tag:blogger.com,1999:blog-6167675673383331124.post4892071822006383951..comments2023-06-22T07:45:25.009-07:00Comments on ADARRAREN PUNTAN: KIXOTEREN MENDEKUA nineukhttp://www.blogger.com/profile/18201925010248246436noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-6167675673383331124.post-28086813697286034542016-02-14T03:48:24.195-08:002016-02-14T03:48:24.195-08:00Benetan dohainik nik irakurtzen ari naizen bertsio...Benetan dohainik nik irakurtzen ari naizen bertsioa...lagun batek oparituta. Norbaitek esango luke (eta ez zitzaion arrazoi pixkat falta) kontraesana dela artikuluan esan dudana esatea eta gero edizio "moldatuta" irakurtzea. Baina ez dut uste horrela denik. Zuk oso ondo definitu duzunez, batzutan zubiak behar dira eta hau zubi ezinobea da bertsio originalarekin hasteko. Mila esker again.
nineukhttps://www.blogger.com/profile/18201925010248246436noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6167675673383331124.post-75171835452972396972016-02-09T03:57:59.896-08:002016-02-09T03:57:59.896-08:00Eta gainera, don Kixote liburuak berak, norbaitek ... Eta gainera, don Kixote liburuak berak, norbaitek gaztelania zaharretik gaur eguneko gaztelaniara "itzulitakoa" irakurtzen badu (Andres Trapielloren urtetako lanaren ondorioz) zuk ematen duzun arrazoia nabarmenagoa da. Kasu honetan, askoz hobeto ulertzen zaio Cervantesi, eta hobeto ulertzen da zure ikuspegia, nineuk Robert.
Hau da, gutxi izango dira literatura mailan, oso haundiak izan diren liburuak, zinemara, marrazkietara edo eskulturetara eramanda, bere balio geihena galdu ez dutenak. Kixotea ez da akzioko edo intrigazko nobela zirraragarria. Kixotea ez da heroia. Baina literatura mailan, Kixoteak, edo behintzat ni irakurtzen ari naizen edizioko Kixoteak, gauza oso erakargarriak ditu.
Tipo arrunt bat zoratuta, eta bere Santxo laguntzaile inozente eta ogia baino onago bat, don Kixoteren edo Alonso Quijanoren buru zoratuan bakarrik dauden abenturak bilatzen lurralde ezberdinetan zehar; eta errealitate gogordinaren kolpeak hartzen... Eta hori da sinopsi guztia.

Zirraragarria zineman ikusteko? Batere ez. Literatura onenetan geihegi esaten da "si no pasa nada en ese libro". Ba ez, asko, gauza asko "gertatzen" dira hor. Kixotea dibertigarria, interesgarria eta harrigarria izan daiteke literatura mailan. Zerem literaturan, askotan, formak, kontatzeko moduak, kontatzen dena baino erakargarriagoa da. Adibidez, edozein txorakeri era zirraragarri eta dibertigarri batean kontatzeko ahalmenak, irakurlearen barneko poza sortu dezake; eta zera "gertatzen" da baita ere: gogoeta interesgarriak eta atseginak nahiz sakonak izan.
Kasu honetan, interesgarria ez da "akzioa". Horretarako beste pelikula edo telesaile bat hobe ikustea, nik egiten dudan moduan geihegi ez pentsatzeko, batzutan.
Eta kontuz, nik Kixoteaz ondo hitzegiten badut ez da nere burua interesgarritzat erakusteko; ez da akademikoaren postura hartzeko. Zeren eta ni, irakurle nahiko txarra naiz. Eta irakurtzen ari naizen Kixotea, errepikatzen dut, gaur egungo gaztelaniara pasatutakoa da; eta horrelakoa delako gustatzen ari zait.
Beharbada, edizio eguneratu horren aurrean Akademiko batek hori sakrilegio bat dela esango lidake. Baina zer nahi duzue, jendeak ez duela irakurtzen kexatzen bazarete, zubi batzuk ezarri beharko dira akademiko eta katedratikoen ikuspegi jakintsuengatik, eta ni bezalako pertsona arrunten artean. Cervantesek ez zuen Kixotea idatzi bere lana ikertua izateko intenzioarekin, baizik era guztietako jendeari heltzeko. Prologoan hori oso argi geratzen da.

Bestalde, beharbada, Cervanteseri barre asko eragingo lioke akademiko orojakintsu hoien ikuspegiak, eta ez luke zalantzarik izango, historia bat kontatzean, beraien kontuz barre batzuk eragiteko irakurlearengan, eta bere barnekaldean. Nahiz eta akademiko horien artean idazle oso onak egon daitezkeen, eta beraien artean ere, eleberri oso onak egiten dituztenak egon.
Beno, amak bazkaltzera gonbidatzen digu, aitari eta niri, eta horretara joan BEHAR naizenez, ezin dut honekin jarraitu. Beraz, barkatu akatsak, oraintxe bertan "argitaratu" botoiari eraman behar diodalako.
Eskerrikasko Roberto. Idaztea gustatzen zaigu, nahiz dohainik.Antxon Rabellahttps://www.blogger.com/profile/15497687951534282911noreply@blogger.com