2024(e)ko otsailaren 24(a), larunbata

M.Z. IRRATIA: BIDEOKLIPA.


Zarama taldetik at egin dudan lehenengo lana, Galiziako Napalm Lynott musikariarekin. Espero dut zuen gustuko izatea. Irratigintzari omenaldia. 

Zuzendaria: Armando Duque
Musika: Napalm Lynott
Hitzak eta ahotsa: Roberto Moso
Produkzioa: Sabin Kareaga

2023(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

KARMENGO JAIETAKO KONTZERTUA

 
 KLIKATU HEMEN

2023(e)ko martxoaren 18(a), larunbata

"80KOAK , HAIEK BAI MUSIKAK!"

 


Manu Etxezortuk Euskadi Irratian egindako lan eder batetan hartu dut parte. Hemen entzun dezakezu 

Lau hamarkada pasatu dira "euskal rock erradikala" deitutako mugimendua lehertu zenetik. Denbora asko pasa den arren mugimendua presente dago oraindik, horren adibide Verde Pratoren moldaketak edo Olatz Gorrotxategik ondu duen "Mierda de ciudad" antzezlana. Garai hartako eztandaren protagonista izan ziren Baldin Bada taldeko Katu Susperregi eta Zaramako Roberto Mosoren eskutik gogoratu ditugu iraganerako garaiak eta pasadizoak. 80ko rocka mito bihurtzearen arrazoiei buruz jardun gara. Gainera, biak izan dira betidanik irratizale eta horrek beraien gustuko saioak eta esatariak gogora ekartzeko aukera eman digu.

2022(e)ko irailaren 22(a), osteguna

BIBA ZUEK!

 Atzo "Biba Zuek" ETBko telesaioan egon nintzen .Oso gustura. Ikusi-entzun nahi izanez gero klikatu  HEMEN 


 

Leire Martinez eta Mikel Elizegirekin.

2022(e)ko uztailaren 10(a), igandea

BENETAN AHAZTEZINA

 

Ahaztezina benetan Santurtzin gertatutakoa. Jaime Martinezek zuzendutako Big-banda osoa nire atzetik eta jende pilo bat aurrean jaiei sarrera ematearren. Barruan betirako eramango ditudan oroitzapenak.


 Hemen duzu abesti pare bat:

SANTURTZIKO KONTZERTUA BI ABESTI

2022(e)ko ekainaren 11(a), larunbata

ROBERTO & ITSASALDE TXISTU BANDA

 


Ba bai. Uztailaren 8an, sardinada tradizionalaz gain, Jaime Martinezen "Itsasalde" txistulari orkestrarekin batera arituko naiz kantuan Santurtziko portuan. Egia esan, "Big band" oso bat da, txistuak aparte,  haize, perkusio, koru eta gainerako instrumentuak biltzen baitira bertan. 

Ez da horrelako zerbait egiten dudan lehen aldia. 2019ko Aste Nagusian, pandemia aurretik ospatu ahal izan zen azkenekoan, Garikoitz Mendizabalek zuzendutako taldearekin batera, antzeko esperientzia aparta izan nuen.                                    

Santurtziko udaletxetik sortu zen orduan proposamena: "Bilbon abesten baduzu,  herrian ikusi nahi zaitugu".

Zoritxarrez, ekitaldia bereziki hunkigarria izango da, amaren heriotza berriki izan delako. Harentzat Karmengo Ama Birjinaren inguruko ospakizunek (berak ere Karmentxu zen) garrantzi handia baitzuten. Bihotz-Bihotzez berari eskainitako emanaldia izango da.

Beraz, dena ematen saiatuko gara. Abesti batzuk derrigortuta daude eta gustura abestuko ditut "Soy de Santurce" (Santurtziko naiz bigarren partean), "Desde Santurce a Bilbao", "Itsasontzi Baten", "Santurtzi Aldea Guay" (Luis Pereira egilearen laguntza izatea espero dut). "Higway To Hell", "Black is Black", "Atharratze Gasteluko Kantua" eta "We Are The Champions" abestien bertsioak ere egingo ditut. Zarama garaiko kanta batzuk ere kantatuko ditut, eta oraindik argitu nahi ez dudan beste ezustekoren bat izango da. Irailaren 4an Zestoako jaietan arituko naiz - Zaramaren bi kanturekin- eszenatokia Ken Zazpiren Eñaut Elorrietarekin partekatuz.

Bertan ikusiko gara. Ondo izan.