
Horren ildotik nire buruarekin bueltaka ibili
ondoren, horietako zenbait proposamen sortu zaizkit baita ere. “Jantzi polarra
kaiku berria da”. “Katalunia Euskal Herria berria da” pasa zait burutik zenbait
irrati tertulia entzun ondoren, katalanak baitira “bizikidetza eta aberriaren
batasuna” orain arrisku bizian jartzen omen dutenak (oraingo honetan ez da jada
entzuten bortxakeriarik gabe dena posible litzatekeela). “Torrente, Alfredo
Landa berria da” esan liteke baita ere, nahiz Alfredo Landak, espainiar
zinemaren orrialderik kutreenak sinatzeaz aparte, zenbait filma itzel ere utzi
zigun, Los Santos Inocentes esate
baterako.
“Koldo -Ocho
Apellidos Vascos pelikulan Karra Elejaldek antzezturik- Txomin del Regato
berria izango litzateke, biak gaztelaniaz gaizki egiten dute euren hizkerak
“euskal” kutsua omen duelako, nahiz inork ez dien euskaraz egiten entzun.
Musika munduan ere gustu guztietarako konparaketak
egin daitezke, izan ere aspalditik ezagutu ditugu: “Oasis, Beatles berriak
dira”, “Bunbury, Raphael berria da”, “Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi berria
da”...
Politika munduan ere ezinbestekoak izaten dira
honako “berrikuntza” hauek: “Thrump, Reagan berria da”, “Errusia, Sobietar Batasun
berria da” (baina orain komunismorik gabe), “Siria, Vietnam berria da”,
“Podemos, PCE berria da”... (eta honela segitzekotan eszisioetan ere izango
dute antza).
Edonola ere, orain berria datorkiguna datorren
urtea da. Uzten gaituena gogoratua izango da, besteak beste, Thrumpen
garaipenagatik, errefuxiatuei emandako tratu txarragatik, horrenbeste musikariren
heriotzagatik edota Britainia Handiak Europari erakutsitako hatzagatik.
Ez dira gutxi, ez, etorkizunean suma daitezkeen
itzalak, eta beti dago hor mehatxua: 2017, 1936 berria izango al da?” edo 1914
berria? edo 1939 berria? Urte guztiak ez dira berdin eta banaka batzuk
historian markatuak geratzen dira mugarri direlako. Honelakoetan beti Jugoslaviako
gerraren inguruan egindako erreportaje batez gogoratzen naiz. Elkarrizketatu
guztiek berdin esaten zuten: “Aurreko urtean inork ez zuen esango guda bat
lehertzear zegoenik”.
Baina ez dut nahi horren ezkor amaitzea. Urte
berrirako desirak egiterakoan bizitzaren alde ederrean kokatzen gara eta ez dut
nahi salbuespen izan:
2017. urtean “Belle Epoque” berri bat hasiko da. Elkartasuna
eta bizikidetza nagusitzen joango dira eta munduko estaturik aberatsenek
ezberdintasuna eta pobrezia borrokatzeko indarrak batuko dituzte. Errenazimentu
berria datorkigu, non giza eskubideak nazioarteko konstituzioa bihurtuko diren,
eta gizakien esplotazioa esklabismoak betetzen dituen orrialde beltzetara
pasatuko den. Egia bada, sakelan sar eta gezurra bada
kontuan ez har.
Zaila ikusten dut 2017-a 1914 edo 1939 berria izatea. Arlo ekonomikotik beharbada bai, baina beti esan ohi da, hirugarren gerrate mundial militarra ezin dela gertatu, dauden arma indartsuengatik, denok hil gintezkeelako.
ErantzunEzabatuNik jadanik ez dut beldurrez bizi nahi. Hau da, gerrate edo izugarrikeriak etor daitezke edo negu apokaliptiko bat. Ba etor dadila. Azken batean geure bukaera gertuago egongo litzateke bakarrik. Eta ez litzateke hainbesterako izango. Data ezberdinen kontua da. Eta zer?
Hori berandu edo goiz gertatuko da. Denok gaixotuko gera eta hilgo gera azkenean, lehenago edo beranduago, beraz nik naihago egunean bizitzea. Que venga la ola. Ez diot beldurrik.
Besarkada bat Roberto.
Heriotza bakarrik izango balitz... Okerrena da gorriak eta bi pasatzea eta batez ere, zure ingurukideak egoera larrian ikustea. Bsarkada!
ErantzunEzabatuBa bai, mundu hau ez da leku batere segurua, eta infernua hementxe bertan gertatu izan ohi da eta gerta daiteke. a sufrir...Destinu petrala, hauxe duk hauxe...
Ezabatu