2015(e)ko ekainakren 14(a), igandea

GURASOAK DIRA



Athleticek Kopako finala galdu ondoren,  sarean hedatutako mezu batean honako hau irakur zitekeen: “gabarra gurasoak dira”. Eta bai, gurasoon kontua bihurtu da behintzat -nahiz, sinistu nazazue, nik ikusi azken gabarraren harrera eta irratirako eman beste lankide batzuekin batera, ametsa ote zen askotan nire buruari galdetuz. Mezu horretatik abiatuta, malenkoniak jota, gurasoen zerrenda galanta hasi nintzen eratzen. Udaletxeak eta diputazioak osatzeko negoziazioetan jarritako ‘marra gorriak’ gurasoak dira.  Trantsizioa eta autonomia-estatuak gurasoak dira -zaharkitutako gurasoak-. Energia alternatiboak gurasoak dira. Kontrakultura gurasoak dira. Rock, punk, heavy, indie, folk… gurasoak dira. Europar Batasuna gurasoak dira.  Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala gurasoak dira. M-15 eta ‘espainiar iraultza’ gurasoak dira. Egile-eskubideak gurasoak dira. Zibilizazioen aliantza gurasoak dira. Gure zergetatik % 0’7 hirugarren mundurako kanpaina, gurasoak dira. Euskal uda gurasoak dira. Zikoina gurasoak dira. Birziklapena gurasoak dira. Marxismo-leninismoa gurasoak dira. Eskubide zibilak gurasoak dira. Errepublika gurasoak dira. Kantautoreak gurasoak dira. Rolling Stones gurasoak dira -eta aitonak ere bai-. Maitasun librea gurasoak dira. Eskubideen eta aukeren berdintasuna gurasoak dira. Hauteskundeak gurasoak dira. Prentsa librea gurasoak dira. Risto Mejide gurasoak dira. Hirurogeiko, laurogeiko eta gainerako hamarkada miragarriak gurasoak dira. Laranja erdia, etengabeko maitasuna gurasoak dira.  Jimenez del Oso, Uri Geller, Iker Jimenez, gurasoak dira. OHEak, estralurtarrak, parapsikologia gurasoak dira -eta gurasoak askotan estralurtarrak gara gure seme-alaben begietara-. Aberria -aberri guztiak- gurasoak dira. Ongizate Estatua gurasoak dira. Heziketa eta osasun publikoa gurasoak dira. Tourra, giroa eta abar,  gurasoak dira. Boxeoa gurasoak dira. Eurobisioa gurasoak dira. Homeopatia gurasoak dira. Antipsikiatria gurasoak dira. Atzerritarrik gabeko Athletic gurasoak dira. Nobel Sariak gurasoak dira. Garapen jasangarria gurasoak dira. Espazioko konkista gurasoak dira. Amazoniaren babeserako kanpainak gurasoak dira. Berreuskalduntze prozesua gurasoak dira.  Bake prozesua gurasoak dira. Bakerako atomoak gurasoak dira. Milurtekoko Garapen Helburuak gurasoak dira. Abiadura Handiko trena gurasoak dira -ez baita abiadura handikoa izango-. Kristau-demokrazia eta liberalismoa gurasoak dira -eta neoliberalismoa euren seme makarra-. Matias Pratsen deskontua gurasoak dira. Hitzarmen kolektiboak gurasoak dira -batik bat azken lan-erreformaren ondorioz-. Ama Birjinak gurasoak dira. Hipsterrak eta ‘gafapastak’ gurasoak dira. Botereen banaketa gurasoak dira. Ordaindutako erretiroa gurasoak dira -edo hori da orain saldu nahi digutena-. Europa eta Estatu Batuak negoziatzen ari diren merkataritza librearen hitzarmena gurasoak dira -edo hobeto esanda AEB aita da eta gu, baietz ‘lehengusu ttikiak’ izan-. Askapenaren eliza gurasoak dira, izan ere erlijioak eta Jaungoikoa bera gurasoak dira  -Ala izan ezik, badaezpada ere- .                                                                                                                               Baina, hara, erregeak dagoeneko ez dira gurasoak. Ederki gaude!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat