2016(e)ko urtarrilakren 24(a), igandea

ARRAKALA




Ba al dago Titanic berri honen arrakala konpontzerik?
1912ko apirilak 14. Gauerdirako hogei minutu falta ziren. Europatik Amerikara  lehen bidaia egiten ari zelarik, ordura arte eraikitako itsasontzirik handienak izozmendi baten kontra egin zuen talka. Bi ordu eta 45 minutu beranduago betirako hondoratu zen. Bertan 1.514 pertsona  hil ziren.
Istripu horren inguruan egindako irakurketak oparoak izan dira. Gertatutakoak, ezbairik ez, aro baten isla ederra ematen digu. Inork ez zuen espero horrelako zerbait gerta zitekeenik. Garaiko hedabideek erabilitako teknologia aldare baten jarri ondoren, eraikitzaileen gutiziak azkarregi joatera animatu zituen. Hondamena gertatu zenean salbamendu-txalupa gutxiegi zeuden.  “Belle Epoque”ren kontraesan guztiak agerian geratu ziren. Garaiak ez ziren horren “belle” guztiontzat: ontzian, luxuzko aretoak beheko solairuetako jende pilaketekin nahasten ziren. Hondoratzea hasi zenean hirugarren klaseko bidaiariak ateak itxita aurkitu zituzten. Lehen eta bigarren klasekoek lehentasuna zuten ebakuazioan. Hildakoen kopururik handiena, nola ez, hirugarren klasean bidaiatzen ziren ume eta emakumeen artean zenbatu zen.
Urte gutxiren buruan lehenengo mundu gerra piztu zen. Titanicen egin zen arrakala, gizartean sortzen ari zenaren isla zen nolabait.
Egun hauetan berriz, sasoi horiekin egindako konparazioak entzun dira.                                                                                                                        Munduko aberastasunaren erdia biztanleen %1en poltsikoetan dago. 62 aberatsenek (autobus batean sartzeko moduko kopuru bat) 3.600 milioi lagunek bezainbat diru dute.
Gutxi batzuen eskuetan dago aberastasuna eta honek, jakina, botere politikoa baldintzatzeko ahalmena eskaintzen die.
Munduan 2010eko urtarrilean baino 400.000 pertsona gehiago egon arren, biztanleen erdien diru-ahalmenak %41 egin du behera  eta  aberatsak, ordea, are gehiago aberastu dira: 460.000 milioi euro gehiago irabazi dituzte, 1,5 bilioi euro pilatzeraino.
Datu-emailea ez da Pablo Iglesias edo Nicolas Maduro izan, ez, Oxfam gobernuz kanpoko erakundea izan da zifrak ezagutzera eman zituena joan den astelehenean. Areago: azken urteotan aberatsen eragin politikoa dela medio, finantzen gaineko arauak bigundu egin dira, eta eliteei zergak jaitsi zaizkie. Horren truke, zerbitzu publikoetako murrizketek arrakala sozialak handitu dituztela ohartarazi du Oxfamek. Bestalde zerga-paradisuak biderkatu dira. 200 enpresa ikertuta, hamarretik bederatzi daude horrelako tokietan. Oxfameko presidente Juan Alberto Fuentesek zioenez: “Afrikako aberatsenen fortunaren herena, 500.000 milioi euro, zerga paradisuetan dago”.
Krisia hasi zenetik -bide batez esanda- ezberdintasuna gehien hazi den herrialdea Espainia da, bakarrik Zipre dago gainetik. Baztertze-arriskuan dauden pertsonen kopurua %29,2koa da: 13,4 milioi pertsona alegia. 
Honelakoetan gertatzen den legez, burua kulunkatzen dugu eta kiroletako orrialdeetara jotzen dugu, indigestiorik gerta ez dadin.
Galdera da: Zein da -orain askotan esaten den bezala- hurrengo pantaila? Ba al da inongo demokrazian horren injustizia garbia borrokatzeko ahalmenik? Ba al dago inon zerga-paradisuak ixteko botererik? Geratzen zaigun esperantza bakarra elite honen jarrera-aldaketan al datza? Onartu behar dugu joera hau sistemaren ondorio saihestezina dela? Zein dira Raxoy, Le Pen, Merkel edota Trumphen errezetak hau bideratzeko?. Eta ezkerra? Ba al dago gaurko ezkerrean nazioarteko estrategiarik? Batak zein besteak ontzat hartzen dute hau guztia, ala?
Ba al dago Titanic berri honen arrakala konpontzerik?






4 iruzkin:

  1. Oso interesgarria. Badirudi ezetz. Ez dago konponbiderik. Mendez mende gerrateak egon dira, eta irabazleei ezer gutxi inportatzen zitzaien konkistatutako herrien biztenleen hondoraketa ekonomiko, moral eta goseak...
    Gizasemea ez da aldatu. Gerrate fisiko eta armatuen ordez, Europa eta Estatu Batuetan, eta Txina, Japon...etan ekonomia bortiz baten diktadura daukagu (diru asko dutenak oso ondo bideratzen dutena, politikoei bidea seinalatuz) . "Hemen geratuko gara, itxaropen gabe lasai, askatasuna zerutik baletor bezala" esaten zuen Josu Zabalak 1992ko kanta baten letra profetiko batean, Hertzainak taldearen "Oroimen laburra" izeneko kantuan alegia.
    ¿Pertsonalki nik zer egin dezaket? Inguruan ditudanak ahal dudan indar guztiarekin maitatu (eta batzutan ez dut lortzen), disfrutatzen saiatu, eta gure hilketa modu natural batean ez bada gertatzen (tsunamiak, pobrezia geiho, tentsio geihago) ordurarte, mantendu, zutik, maitatuak besarkatu edo musukatu, zure bizitza guztian ondoan egon diren pertsona guztiei eskerrak eman, besteak zoriontsu egiten saiatu... Geurean jarraitzea, azkeneko hondoraketa radikala eta bukaerea heldu artean Titanikeko orkestaren moduan jarraitu, azkeneko uneraino. Inork ez du ikusi nahi hori. Gaurko eguna. Gaurko arratsaldea. Gabeko pelikula dvd-an eta horixe da dana. Eta inguruko maitatuak. Horienganako maitasunarik gabe ez gara ezer. Horrela tokatu da.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Dena den, eta guztiok bezala izate bipolarra dudanez, aurreko erantzunak utzi didan gorputz txarra siestatxo batean deskantsatu ondoren zera esan nahi nuke. Beharbada, bide determinista bat jarraituz, eta jakinez historia beti berdina dela, baina oraingoan jende pila batek asko (edo dena) galtzeko moduan egon arren, Titanic ekonomiko eta hilkor baten moduan, bai, beharbada datorren negua inoiz baino krudel eta basatiago izatea, zentzu guztietan; BAINA, itxaropena ez da galdu behar; Espainian daukaten parlamentuan jende oso berria etorri da eta beharbada ez dute eukiko gauzak aldatzeko ahalmenik, beharbada "no se puede", baina itxaropena ez da galdu behar, ez Podemosen bidez bakarrik, gizateriaren berrikuntza bat egon daiteke (nahiz txikia baina bidezkoa eta nahikoa) geure buru orokorra soken kontra ikustean, eta itxaropena eduki daiteke zeren beharbada gauzak ez dira izango oso onak baina beharbada ere aldaketa garrantzitsuak egon daitezke. Hau ez da kristau fedea, baizik eta gauzak aldatu daitezkeen aldeko fedea. Madriden eta Bartzelonan, bi pertsona on eta argiak dituzte alkatesak bezala. Azken batean, ez dakit ezer, ez dakigu ezer, baina gazteleraz esaten den "tirar la toalla" egiten badugu, bai geure arazo pertsonalei buruz eta bai gizarteari buruz, orduan bai, orduan jungo gera zuzen zuzen gu bakarrik amildegitik behera. La profecía se cumple así misma: piensa que las cosas van a ir fatal e irán fatal. O sea, hemen ez da partidurik bukatu, hemen ez da azkeneko leiharik egin, eta egin behar bada, zergatik galdu behar dugu beti?Errepikatzen det, ez daukat ideiarik, ez dakit zure galdera erantzuten. Baina oraindik bizirik gaude, auskalo zergatik jakin gabe...

      Ezabatu
  2. Ba egia esan, ez ditut horren ezberdinak (edo bipolarrak) ikustes zure bi iruzkinak. Mundu mailako Titanic horren arrakala konpontzerik duen ala ez deskubritzen dugun bitartean, ondo da gure ingurukideekin maitasunez eta zintzotasunez aritzea eta politika mailan aldaketak bultzatzea. Agian asko izango bagina joera hori eramango genuenak, arrakala konponduko litzateke... (mmm Imagine abestiaren bukaera gogoratzen dit...pìxkat moñas agian?)

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. "You may say I am an ignorant, but I'm not the only one; I hope some day you'll join us, and the world will be as we never had imagined, in any kind of life"
      Beno "Atzerriko Hizkuntzako Irakasle" tituluak zerbaitetarako balio izan dit azkenean.
      Pero al lío. Beharbada Lennon moñas zegoen, dena den, ni batzutan mozkortuta nagoela iruditzen zait, nahiz alkoholik ez edan. Eta itzuli behar ditut (bi zentzutan) Imagine horren hitzak:
      "Zuk ezjakina naizela esan dezakezu (eta arrazoi guztia duzu) baina ez naiz bakarra; beharbada egunen batean gurekin elkartuko zera, eta mundua guk inoiz imaginatu ez dugun moduan izango da, edozein bizitza klase batetan"
      Doorseko Morrison kantari itzel eta mozkortiak (hura bai benetan) esaldi bat zuen bere kanta batetan (Waiting for the sun?): "This is the strangest life I've ever Known", "Hau da inoiz ezagutu dudan mundu arraroena", Ruperrek "Mundua toiki bitxia da, haibeste urte egokitzen bertan.."
      Doorsen kanta "waiting for the sun" ez bada, nire memoria robot bat ez delako izango da.
      Ea ba, politiko-ekonomiko den gai bat metafisika triste batetara eramateko, hemendikan beste euskalzale batzuen iritzia behar dugu; edo metafisikara jun gabe politikari edo edozeri buruz iritzia emateko. Se admiten apuestas. Blog honi kaña eman behar diogu...
      Batzutan pentsatzen dut ideiarik ez daukadan gaietaz hitzegiten edo idazten ari naizela. Zalantzan bizitzea (Ruperrena hori ere beharbada).

      Ezabatu