2021(e)ko apirilakren 1(a), osteguna

ALLEN V. FARROW

«Woody Allenen filmeetatik zein duzu gogokoen? Erantzun baino lehen, hau jakin behar duzu: Zazpi urte nituenean, Woody Allenek eskutik heldu eta armairu itxurako teilatupe batera eraman ninduen, gure etxeko bigarren solairuan, ahuspez etzan eta anaiaren tren elektrikoarekin jolasteko. Gero sexu-erasoa egin zidan». Horrela hasten zen Dylan Farrowek, Mia Farrow-ren alaba adoptatuak, 2014an argitaratutako gutuna, zinegileak bere obra osoagatik ohorezko urrezko globoa jaso ondoren, hain zuzen. Gala hartan, Diane Keaton edo Enma Stone aktoreek, besteak beste, zuzendariaren bertuteak eta beraren zinemak emakumeei eman zien trataera goraipatu zituzten.

Egun haietan, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran harrotutako hautsek, Allen lehen aldiz Dylanek salatu zuenean, iragan urrun batean galdurik ziruditen. Zinegilearen bertsioak, egia esan, nolabaiteko onespena lortu zuen iritzi publikoaren aldetik: Mia Farrow erresumindutako emakume bat omen zen, Woodyk, 21 urteko Soon-Yi alaba adoptatuarekin joateko utzi zuelako. Akusazioak manipulazio interesatuaren ondorioa izango ziren. Egia da: Ez dago Allenen aurkako zigorrik, izan ere, bere garaian fiskalak umea babestearren kargurik ez aurkeztea erabaki zuen. 1997an Woody Allen -orduan 62 urte zituen- Soon-Yirekin ezkondu zen -27 urte zituen- eta ordutik ezkontza egonkor eta bateratu baten irudia eskaini dute.

Zinemagintzan jo eta ke jarraitu zuen, eta ez zirudien haren ospea arriskuan zegoenik. Baina orduan gutuna iritsi zen. Eta, ondoren, Rowan Farrow anaiaren babes publikoa. Rowanek Pulitzer saria irabazi zuen, Harvey Weinstein Hollywoodeko handikiaren bortxaketa kasu ugariren inguruan egindako ikerketengatik, hain zuzen ere. «Me Too» mugimendua lehertu zen eta Woody Allen berriro susmopean zegoen. Egia da, baita ere, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esan zuena: Allen ez dago inongo auzitegik kondenatuta, eta, beraz, errugabetasun-presuntziorako eskubide osoa dauka. Egia da, halaber, Allen Moses-ek, Farrowren beste seme batek, zinemagilea defendatzen duela eta Mia Farrowri bere etxean giro «toxikoa» sortzea leporatzen diola.

Askotan errepikatzen den baieztapena da hau: «Egilea bere obratik bereizi behar da». Frogatua dirudi Einsteinek bere emaztea esklabotzat hartzen zuela, Picassok zigarrokinak itzaltzen zituela bere maitaleen masailetan edo Rinbaudek bere bizitzaren zati handi bat esklabo merkataritzan eman zuela. Dylanen galderari erantzunez, nik ez nuke oso ondo jakingo zein film den nire gogokoena: haren pelikula askorekin ederki gozatu dut eta askotan pentsarazi egin dit, inork gutxik lortu duen bezala. Izan ere, Woody Allen da, ziur aski, film gehien ikusi dizkiodan zinema zuzendaria. Allenen autobiografia irakurri eta 'Allen V. Farrow' HBOko telesaioa ikusi ondoren zalantzak saihestezinak dira. Baina ez. Ez dut uste, Dylan dena asmatzen ari denik eta ezin dut ekidin haren hitzak gogoratzea: «Imajinatu zazpi urteko alaba, imajinatu Woody Allenek ganbarara eramango duela. Pentsa, bere bizitza osoan, goragalea ematen diola neskato horri, haren izena entzuten duen bakoitzean. Imajina ezazue mundu bat, beraren oinazegilea txalotzen duena».

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina