NAZA filmean ez duzu ia izugarrikeria eta suntsipen
eszenarik ikusten. Testigantza lazgarrien bidez irudikatzen dituzu.
Gazan ere ez dituzu bonbek eragindako hondakinak
ikusten. Bitxia bada ere, ikusten duzuna gauez oparotasunean bizi den hiri bat
da: «Tel Aviv, By Night». Jendea txakurrekin paseatzen, telebista ikusten,
gimnasia egiten eta, tarteka, nazien holokaustoaren biktimak gogoratzeko minutu
batzuk hartzen. Tarteka, hori bai, kohete batek erasotzen die.
Izan ere, elkarrizketatuen kontakizunetan ez dago ezer
sinesgaitzik, ezta berririk ere; azken urteotan albisteak irakurri dituen
edonork erraz irudika ditzake kontatzen dituztenak. Esan liteke, zinemako film
bat baino gehiago, telebista-saio bat dela, zenbait osagai zinematografiko eta
dokumental dituena.
Amaieran airean geratzen den galdera hauxe da: nola
bizi daitezke halako lasaitasunez eta itxurazko axolagabekeriaz, gizateriaren
erdia izutzen duen genozidio batetik kilometro gutxira?
Azkenean, galdera horrek geure buruari ere begiratzera
behartzen gaitu.
Ez, hori ez da «gerra» bat, eta mundu guztiak daki.

.png)
