BILAKETAK
Google-n “Voley-Playa masculino” klikatuz
gero, agertuko zaizun guztiak kirolarekin izango du nolabaiteko zerikusia.
Ordea, “Voley-Playa femenino” idatziz gero, mota guztietako emakumeen ipurdiak
dira nagusi.
“El Intermedio” saioan aipatu zuten
hau. Jarraian, Sandra Sabates aurkezleak puntako kirolarien irabazien aldeak komentatu
zituen: Floyd Mayweather Jr. boxeolaria, munduan diru gehien
irabazten duen kirolaria da. Emakumeetan, María Sharapova da gehien irabazten duena, Floyd baino lau
aldiz gutxiago. Bestalde, irabaziak, kasu honetan, tenisarekin erlazio zuzenik
ez duten jardueretatik datoz.
Sandrak honelako datuak ematen zituen bitartean “Wyoming Handiak” txistez
josten zituen neskaren hitzak, baina txantxen artean ez ziguten esan haien arteko
soldaten tartea zein zen ere. (oso dibertigarria izango litzateke, ziur).
Hortik gutxira, Athleticeko emakumezko taldeak -aurtengo lehen mailako liga
txapelketa irabazteko gertu zegoenean- prentsaurreko bat antolatu zuen eta
komunikabide bat ere ez zen bertaratu. Askotan bezala kazetariak gara errudunak
iruzkin gehienetan, baina jakin nahi nuke nik, horrenbeste kexu egiten dutenen
artean, zeintzuk ikusi duten emakumezkoen partidu bakar bat euren bizitza
osoan.
Telesaioan proposatzen zuten jokoaren ildotik, beste bilaketa batzuk
egiteari ekin nion:
“Colegiales” hitza klikatuz gero, proposamenak, oro har, irakaskuntzan oinarritzen
dira. Pornografia ez da inondik agertzen.
“Colegialas” klikatzean, aldiz,
guztiz panorama ezberdina aurkituko dugu. Ikastearekin zerikusirik duen zerbait
bilatu nahi baldin baduzu, orrialdeak eta orrialdeak pasa beharko dituzu.
Agertzen diren gehienak lehenengoaren tankerakoak dira, alegia: “Videos Porno Gratis de
Colegialas”.
Gurera itzuliz, deigarria da benetan zenbait
definiziotan euskaraz eta gaztelaniaz agertzen diren aldeak. “Euskal Herria”
klikatu eta gero, agertuko zaizun lehena Wikipediaren erdarazko definizioa da:
“Euskal Herria (que
significa país del euskera) es el
término en euskara con que se hace referencia, según la Sociedad
de Estudios Vascos, a
un espacio o región cultural europea, situado a ambos lados de los Pirineos”. Orrialde berean euskaraz
irakurtzeko parada ematen dizu, baina irakur daitekeena ez da, hain zuzen,
itzulpena: “Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da”.
“Euskadi” edo “Pais Vasco”
bilatzean”, bai gaztelaniaz, bai euskaraz, “Euskal Autonomia Erkidegoa” izeneko
esparrura bidaliko zaituzte zuzenean. Bertan honelako definizioa aurki daiteke:
“Euskal
Autonomia Erkidegoa -maiz Euskadi izenez
aipatua- Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldeko autonomia erkideg bat
osatzen du 1979.
urteaz geroztik”.
Are eta bitxiago benetan ETA bilatzerakoan aurki
daitezkeen aldeak Wikipedian. Gaztelaniazko bertsioan: “es un grupo terrorista de
ideología nacionalista vascaque se proclama independentista, abertzale,
socialista y
revolucionaria”. Eta euskarazkoan: “Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu nahi
dituen erakunde armatu klandestinoa da”.
Jakina denez, edonork alda
dezake Wikipedian argitaratzen dena, baina orain arte adostutako definizioek
-eta haien arteko aldeek- nahiko esanguratsuak dirudite.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina