2016(e)ko maiatzaren 22(a), igandea

SEINALEAK


Segurtasun-langileek eragotzi egin zioten gazte bati Eurovision-eko galan ikurrina erakustea


Katalanentzat “Arribar i moldre” (heldu eta eho) esaldiarekin esaten dena, euskaldunentzat “bertaratu eta jan” bihurtzen da. Bi era ezberdin gauza bera esateko,  gaztelaniaz egiten dugunean “llegar y besar el santo” erabiltzen dena hain zuzen.
Horrelako esaerak ohikoak dira hizkuntza guztietan, baina nahiko esanguratsua izaten da hiztun bakoitzak aukeratzen duen era aztertzea.                                                                                                              Juli Gan-en blog interesgarrian burutazio hori irakurtzen nengoela, berriki aurkitu nuen komunaren historiaz gogoratu nintzen. Autorearen iritziz, herrialde bakoitzak indarrean dituen kaka-lekuek asko esaten digute euren nortasunaz. Britainiarrek, adibidez, ez dute inolako arazorik izaten haiek botatakoak patxadaz bueltaka erakusteko, urak bere lana egiten duen bitartean. Alemanek aldiz kaka azkar ezkutatzen duen sistema bat nahiago dute... ez dut aurrera joko, jakina denez, “kaka nahasiago eta usaina handiago”.  Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.
Egia da. Seinaleak nonahi aurki daitezke, baina kontuz, askotan konklusio okerretara eramaten gaituzte. Jakina da: Ke lodia, ez beti su onaren seinale (bestela Seseñan galdetu).
Exib jaialdiaren inaugurazio galan, normalean baino pixka bat dotoreago jantzi nintzen. Ikuskizunaren zain nengoela, antzokiko besaulki batean jesarrita, iaz ezagutu nuen abeslari bat niregana hurreratu zen. Bi musu, ohiko iruzkinak eta artista bere lagunekin itzuli eta gero -askotan bezala- galdera bat nire baitan: “nola demontre zuen izena neska honek?”. Laneko smartphone-a atera nuen poltsikotik -normalean erabiltzen dudana baino askoz itxurosoagoa-  eta nire ondoan keinu serioko gazte bat kokatu zen. Fadistaren izena aurkitu ezinik nenbilela, nire ondokoak -zeharka begiratzen ninduela- honela bota zidan: “Zelan doa Dow Jones hori?” Tira, “broker” itxura neukala pentsatuko zuen. “Ez dakit hori zer den ere, esadazu zuk” asmatu nuen erantzuten... eta hor amaitu zen gure elkarrizketa surrealista.
Evora herrian -bide batez esan dezadan- aspaldian baino ikur komunista gehiago ikusi nuen. Gero alkatea odola baino gorriagoa zela jakin nuen.
Batzuetan, ikur berak esanahi ezberdinak ematen dizkigu, begiratzen dituen begien arabera. Ikurriñarekin gertatu zena adierazgarri:
-Eurovisioko antolatzaileentzat, arrisku bizia, DAES erakundearekin parekatzeko modukoa.  
-Haraino bandera eraman zuen gazteentzat, ospeko hamabost minutuak lortzeko aukera aparta.
-Euskal alderdi abertzaleentzat, opari ederra zarata sortzeko eta banderaren koloreak areagotzeko, orain beste batzuen aldean indarra galtzen ari denean.
- Espainiako Gobernuarentzat, gure alde nola aritzen den frogatzeko parada ederra -eta marroi itzela, esango nuke nik-.
- Frantziar gobernuarentzat, “pardon, est à moi?” .
Eta begiratu bandera katalanarekin gertatzen ari dena: pauso honetan, egun batean senyera nolakoa zen ahaztuko dugu. Nekez aurki daiteke eraikin ofizialetik at. Urte gutxitan esteladak senyera ordezkatu du baimenik eskatu gabe. Ildo berean , Espainako Gobernuaren mendekua, errege kopako finalean esteladak erakusteko, ezin opari ederragoa da independentziaren aldekoentzat. Nahiko seinale argia hau ere.   


4 iruzkin:

  1. Holakoak garelako. Beti ikurretan adi besteak gure burukomapan kokatzeko. "El hábito no hace al monje"-esanmoldeak berriz- baina guretzat besteei definitzeko balio du. Esteladarenak badu bere graziya ere. Cubak (Ta bertze uharteak) Espainaren "dibortzioa" lortu zutenean 1898n, norbaitek asmatu zuen estelada famatu hori. Ehun urte baino gehiago du "izarradunak", Puerto Ricoren banderaren triangulo (hiruki esaten da?) urdin ta izarra zuriarekin norbaitek asmatu zuen Kataluina independentzia lortzeko gai zela esanarazteko. Milaesker loreengatik, Nineuk ;)

    ErantzunEzabatu
  2. Merezitak, duda barik. Ba al dakizu zuk zein den esteleda ezberdinen arteko aldea? Zergaitik batzuk urdiña daukate eta besteak ez?

    ErantzunEzabatu
  3. Ba, ez. Urdina dena Puerto Ricoko koloreak dituela soilik ez. Bestea, antzezkoa delako agian. Hori bai, hemendik leku guztietan ikus daiteke. Etxe gehienetan, mendi gainetan...edonon.

    ErantzunEzabatu
  4. Ok... Jakin nahi nuen norbaiti entzun niolako aldeak badaudela bata et bestearen artean, baina ez ditut gogoratzen zeintzu ziren.

    ErantzunEzabatu