2022(e)ko ekainaren 11(a), larunbata

ROBERTO & ITSASALDE TXISTU BANDA

 


Ba bai. Uztailaren 8an, sardinada tradizionalaz gain, Jaime Martinezen "Itsasalde" txistulari orkestrarekin batera arituko naiz kantuan Santurtziko portuan. Egia esan, "Big band" oso bat da, txistuak aparte,  haize, perkusio, koru eta gainerako instrumentuak biltzen baitira bertan. 

Ez da horrelako zerbait egiten dudan lehen aldia. 2019ko Aste Nagusian, pandemia aurretik ospatu ahal izan zen azkenekoan, Garikoitz Mendizabalek zuzendutako taldearekin batera, antzeko esperientzia aparta izan nuen.                                    

Santurtziko udaletxetik sortu zen orduan proposamena: "Bilbon abesten baduzu,  herrian ikusi nahi zaitugu".

Zoritxarrez, ekitaldia bereziki hunkigarria izango da, amaren heriotza berriki izan delako. Harentzat Karmengo Ama Birjinaren inguruko ospakizunek (berak ere Karmentxu zen) garrantzi handia baitzuten. Bihotz-Bihotzez berari eskainitako emanaldia izango da.

Beraz, dena ematen saiatuko gara. Abesti batzuk derrigortuta daude eta gustura abestuko ditut "Soy de Santurce" (Santurtziko naiz bigarren partean), "Desde Santurce a Bilbao", "Itsasontzi Baten", "Santurtzi Aldea Guay" (Luis Pereira egilearen laguntza izatea espero dut). "Higway To Hell", "Black is Black", "Atharratze Gasteluko Kantua" eta "We Are The Champions" abestien bertsioak ere egingo ditut. Zarama garaiko kanta batzuk ere kantatuko ditut, eta oraindik argitu nahi ez dudan beste ezustekoren bat izango da. Irailaren 4an Zestoako jaietan arituko naiz - Zaramaren bi kanturekin- eszenatokia Ken Zazpiren Eñaut Elorrietarekin partekatuz.

Bertan ikusiko gara. Ondo izan.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina