Pedro Sanchez, sozialisten idazkari nagusia |
Agian Zapateroren ezusteko garaipena beste antzeko hautagai
batekin errepika daitekeela uste dutelako. Agian oraindik ez dutelako ikusi
benetan zer gertatzen ari den ezkerraren esparruan. Agian aztertu ez dutelako,
behar den moduan, Europako hauteskundeetan gertatu dena... auskalo zergatik,
baina sozialistak orain dela hogei urteko gizartean baikeunden jokatzen ari
dira. Eta ez, ez gaude garai hartan, hain zuzen.
Primario hauetan ikusten ari garenaren arabera, badirudi
Suresneseko batzar nagusian gertatutakoa erreberritu nahi dutela. Aurpegi berri
bat, gazte itxurakoa, eta Obamaren plantak gure erara moldatuz, alternatiba
bezala aurkezten da, Rubalcabari nahiz Rajoyri aurre egiteko.
Hautagaiei entzuten zaienaren
arabera, badirudi honelako kalkulua egin dutela: Ezkerraren esparruan dagoen
jendea, PPrekin nazkatua dago, europar hauteskundeetan agerian geratu zenez;
ezkerreko botoa oso sakabanatuta dago eta emaitzak errepikatzen badira, etekina
aterako duen bakarra boterean dagoen alderdia izango da. Rubalcabak oso irudi
zaharkitua ematen du eta boto-emaile berriek aurpegi berriak eskatzen omen dituzte.
Irtenbidea: Hauta dezagun garai berriekin bat egiten duen norbait, gaztea,
baina ile-mototsik gabekoa, Obamaren estilokoa, baina azal zurikoa noski, gaur egungo
diskurtsoa duena, baina ez 15-Mko kontzentrazioetan egoteraino. Eta bai, ahal bada, erakargarria izan behar du,
baita ere. Irudiaren garaian bizi gara eta Rajoyren argazkiaren ondoan gure
posterra ipintzean argi eta garbi nabarmendu behar da non dauden etorkizuna,
edertasuna eta alaitasuna. Inkestak? Zapatero, lehenengo aldiz irabazi zuenean,
atzetik zihoan inkestetan, eta begiratu zer gertatu zen. Bai, trenetako atentatuen
txikizioak gertatu ziren, egia da, baina jendeak ongi ezberdindu zuen orduan,
zeinek eraman gintuen gerrara eta zeinek egin zuen aurka. Orain berdin
gertatuko da. Langabeziak, murrizketek, pribatizazioek, etxe-kaleratzeek,
abortuaren legeak … haien sinadura dute. Horiek izango dira gure Irakeko guda.
Gainera gure “federalismo” berria erremedio magikoa izango da abertzaletasun
guztiak lasaitzeko… Nire uste apalean, alderdi-barruko tira-bira
horietan egiten ari diren adierazpenak eta prentsarako ematen ari diren titularrak
oso esanguratsuak dira. Oro har, sozialistak ez daude errealitateak exijitzen
duen lekuan. “Ezkerraren etxe komuna”ren garaiak iraganean geratu ziren betiko.
Aurrerakoien arteko hautabide erakargarria jorratzeko, ezkerraren esparruan
dauden indar guztion ahalegina egiteko garaia da. Iraganeko erretorikek eta
ikurrek ez dute jada ezertarako balio. Botere-aukerak izateko, adostasuna behar
da benetako arazoetan: lanpostuak nola sortu, Katalunia eta Euskadiko nahiekin
nola jokatu, desberdintasun sozialak nola kendu, immigrazioa eta profesionalen deserria
nola kudeatu, zerbitzu publikoak guztionak izaten jarrai dezaten zer egin...
Gizartea aldatzearena benetan
helburu nagusia bada, gai erabat ezberdinez hitz egin behar genuke. Nola batu
horrenbeste sentsibilitate ezberdin, nola finkatu urteetan zehar lortu diren
lan-eskubideak, nola babestu natura, horrenbeste eraso nonahi egiten zaizkionean...
Oraingo honetan Bob Dylanekin batera hau esatera ausartuko nintzateke: “Erantzuna
haizean dabil”. Ezkerra goitik behera berriro eraikitzen ez bada, irabazterik
ez dago.
Gertatu dena Sánchez gizon ederra dela. Ez dagoela ezer gaizki. Beste gezurlari hitza hutsarekin baina,behintzat, erakargarria. Bankian egondu zana aholkulari gisa, denari baietz esaten,jendea preferenteengatik pobrea bihurtzen ari zen bitartean. Hau bai parregarria, Pablo Iglesiasek sortu zuen partidua (PSOE) beste Pablo Iglesias desegiten ari dela. Bitxia, ezta?
ErantzunEzabatuGidoilari bati bururatuko balitzaio bere nagusiak ezetz esango zuen: "Hor
ErantzunEzabaturelako kasualitateak ez dira inoiz gertattzen"!