Alberto Garzón, Juan carlos Monedero eta Mikel Iceta |
Jakina denez, egun
batetik bestera apenas ezaguna zena denon ahotan dabil. Telebistako kate batek
bultzaturik, gure solasaldietan, gure irakurketetan, gure bizitzetan sartu dira
ate nagusitik. Den-denok daukagu gure iritzia Ahal dugu-Podemos
mugimenduaren inguruan, normalean erabateko iritziak gainera. Txuri ala beltz.
Tarterik ez grisetarako.
Podemos-en arduradunen
ahotsetan entzuten dena ez da inork lehen esan gabeko ezer. Julio Anguita edo
Alberto Garzonen mezuak parekoak dira, baina antzinako ezkerreko
bozeramaileengandik sortuz gero ez omen dira horren erakargarriak. Aste
honetako astelehenean hain zuzen, Juan Carlos Monedero eta Alberto Garzón
etorkizuneko ezkerrari buruzko forum batean
elkartu dira. “Podemos-eko kidea ematen duzu”-esan zion lehenengoak
bigarrenari -. “Ba zuk Izquierda Unidakoa” - erantzun zion Garzonek, txalo
artean.
Zer da orduan proposamen
berri honek daukana, inkesta guztietan aukera itzelak izateko? Zertan datza
haien xarma ukaezina? Zergatik bihurtu da horren saihestezina elkarrizketetan,
zutabeetan, hizketaldietan? Benetan sinistu behar dugu bat-batean gutxiengo baten sostengua izan duena,
gehiengo baten aukera bihurtu dela?
Nahiko agerikoa da gaur
egun indarrean daukaguna jasanezina bihurtu dela. Ustelkeriaren mapak egunez
egun okertzen ari den gaixoa ematen du eta trantsizioan sortutako sistemak
erabat gutxitua dauka bere ospea. Egoera, argi eta garbi, ezin egokiagoa da salbatzaileen sorrera errazteko,
baina hemen, antza, salbatzaileak ez du Berlusconiren edo Peronen aurpegia,
hemen Pablo Iglesiasen mototsa dugu hautagai eta esaten duenari kasu egiten
badiogu ez datoz jokoan parte hartzeko, irabazteko baizik. Eta bitxia bada ere, ez dira haiek soilik hau
sinisten dutenak. ETAko presoek, enpresarien elkarteek, militarrek, gainerako
alderdien agintariek… denek erakusten dute nolabaiteko ezinegona gerta
daitekeenaren aurrean eta serio hartzen dute Ahal dugu-Podemos boterean
ikusteko posibilitatea. Orain dela gutxi
arte euskal gizartetik at gertatzen zen
fenomenoa zirudien, baina inkestek erakusten dutenez, gurean ere badira
egundoko atzaparkada egiteko prest.
Antza denez, gure
etorkizuna kudeatu nahi duen ekimen hori oraindik ez dago erabat koskorturik.
Interneten sartuta, Podemos-kide egin zaitezke bost minutuan eta edonork (beste
alderdi bateko afiliatua izanda ere) har lezake parte haien zirkuluen
bileretan. Hala ere, horrenbestetan
entzuten denez , “ohiko alderdiek egin dutena ikusita, ez da horren zaila
izango hobetzea”.
Baina gehien entzuten
den “mantra” honako hau da: “Oso erraza da hitz egitea, baina gero, gobernura
heldu ostean agindu dutena betetzea zein zaila den konturatuko dira. Denbora
pasa ahala ustelduko dira, denak dira berdin”.
Harrigarria benetan
zenbat futurologo daukagun. Baina jakina. Zientzia fikzioak gutxitan asmatzen
du egiaz etorkizunean zer gertatuko den. Orainaldian gertatzen ari denak,
aldiz, agerikoa ematen du. Ziklo baten bukaeran gaude. Seinaleak nonahi
agertzen zaizkigu eta aurrean dugun erronka ez da makala: demokrazian sinistu
eta sakondu edo datozen hamarkadetako elkarbizitzaren trena -beste askotan
legez- galdu. Podemos-en papera ezinbestekoa da. Hala dirudi behintzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina