Arantxa Gurmendi eta Bihurriak Taldea 1968 |
‘Antolatu genuen musika jaialdi bat eta uste genuen nahiko monotonoa izango
zela dena kantautoreekin egitea. Garai hartan nik Zeruko Argian kronika txikiak
idazten nituen musikari buruz. Bertan euskaraz edozein musika mota egin
zitekeela defendatzen nuen. Eredu modura, behin “la Chica YE-YE” euskaratu
nuen. Hori zela eta, zuzenean abestea proposatu zidaten . Oso ondo geratu zen
eta hurrengo emanaldirako berriro egitea nahi zuten. Nik ezetz esan nien. Nahi
izanez gero kantatuko nuela, bai, baina nire gustuko musika. Horretarako nire
ahizpa eta lagun batzuekin elkartu nintzen eta horrela sortu zen Bihurriak
taldea’.
Talde honen kideak Wight
irlako jaialdi historikoan egon ziren, Jimi Hendrix, Bob Dylan eta Donovan
bezalako artistak ikusten, eta tamalez ezin izan zuten ondorengoentzat disko
bat utzi. Eurena bai zen “gehiegi, goizegi”. Britainia Handitik bueltan txistu
eta guzti egin zieten Donostian praka gorriak janzteagatik. Lehenengo
emanaldiak izan ondoren, ‘Ez Dok Amairu’ barnean ezeroso sentitzen hasi ziren.
Beren kabuz ibilbidea egiten saiatu ziren, baina soldaduskek eta arazo politikoek
-Arantxak Frantzia aldera bizitzera joan behar izan zuen, bere senarra han
errefuxiatu zelako- proiektuari amaiera
eman zioten.
Harrigarria bada
ere, zeregin hauek guztiak bere ogibidea
aldera utzi gabe lortu du egitea. Bidaia-agentzia batean lan egin du, batez ere turismo-gidari gisa. Bost kontinenteetan arras ibilia da Arantxa:
‘Bidaiatzea ez da bakarrik zure herritik alde egin eta beste leku batera
joatea. Gero, bueltan etortzen garenean, ikuspuntua pixka bat aldatzeko eta
mundua beste modu batera ikusteko balio behar du’.
Orain dela gutxi alzheimerra diagnostikatu
diote. Konplexurik gabe hitz egiten du gaixotasunaz. Orain arteko zenbait
proiekturekin aurrera jarraitu nahiko lukeen arren, alzheimerrak eta adinak hainbat muga jarri dizkiotela
aitortzen du.
Ederra! Elena López Agirreren liburua hartuko dut oporraldian. Del txistu a la telecaster bikainaren ostean lan interesgarria ematen duela honek. Eskerrik asko eskegitzeagatik, Roberto. :)
ErantzunEzabatuEz horregatik July. Eskerrik Asko zuri blog estralurtar hau aberasteagatik ;-)
ErantzunEzabatu