Aurtengo EITBko Olentzeroren irudia |
Gero eta konbentzituago
nago: norbaitek zuzentasun politikoa asmatu zuen ezkerreko indarrak itsasoan betiko
hondoratzeko. Amaitu berri den hauteskunde kanpainan beste froga bat izan dugu.
Zenbat eta ezkerreragoko alderdia izan, hainbat eta hizkera ulertezinagoa.
Azken moda pertsona guztiak femeninoan izendatzea da. Erabiltzeko arrazoiak
badauka bere zentzua: pertsona hitza (gaztelaniaz) femeninoa baldin bada
generikoak ere femeninoa izan behar du. Logikoa eta zuzena omen da, bai, baina
tipo bizardun batek behin eta berriz bere buruari buruz femeninoan hitz egiteak,
errealitatetik kanpo dagoen planeta batean jartzen zaitu, besterik ez.
Batzuk uste
genuen, euskarazko unibertsoan behintzat horrelako aldaketetatik salbu egongo
ginela. Generorik gabeko hizkuntza bat izateak -ingelesez gertatzen den legez-
bere abantailak izango dituelakoan geunden... ba ez. Hika erabiltzerakoan
baditugu generoak eta azken orduko asmakizun bat zuzentasun politikoaren fantasiazko
herrialdean sartzeko: “gattunk” (azkenengo Kilometroak festan erabilia) eta
“wazemank” (ETBko umore saioa) badaude, besteak beste, gure asmakizun berrien artean.
Baina izurritea ez
da hizkuntzan gelditzen. Iruñea aldean tira-bira galanta sortu da “Baltasar
erregea gizonezko sasi-beltz batek antzezten duelako”. Are gehiago, Change.org
erakundean bederatzi mila sinadura baino gehiago bildu omen dira hori
konpontzearren. Ohean sarturik goxo-goxo nengoela, irratian ika-mika hasi ziren
gai honen inguruan. Entzule batek: “Horri lelokeria hutsa deritzot, azken finean
irudikapena besterik ez da; eskubideak argudio, zergatik beltzek ezin izango
lukete Meltxor edo Gasparren papera egin?”. Antropologo bezala aurkeztutako
beste batek: “Egia esan Olentzeroarekin ere hausnarketa sakona egin beharko
genuke, ez al diogu irudi light bat ematen azken aldi honetan?, eta zer esan
Mari Domingiren eginkizunarekin; bultzatu egin da haren presentzia, genero
arteko bazterkerian ez sartzeko, baina gero, Olentzeroaren laguntzaile hutsa
dugu... hori onartezina da! zergatik ez emakumezko Olentzero bat?”
Minutuak aurrera
doazela entzundakoek dardara batean jartzen naute izerditan izara artean. Beste
entzule batek emakume beltzen aldeko apustua egiten du erregeen zeregina
osatzeko... aski da... nire eskuak irrati-iratzargailua zanpatu du taxuzko
eskukada batez, asperkeria eta asealdiaren erdibidean.
ETBn gestorea
izanik, orain hamar bat urte, etxeko Olentzeroari “restyling” bat egiteko
bilera batera eraman ninduten. Garai hartan helburua Gabon-kanta ezagunaren
Olentzeroa “garbitzea” zen. Hortaz, alkohola, tabakoa eta koipea kendu behar
zitzaion, bizarra murriztu, eta ahal zen neurrian, aurpegia guapotu.
Ikusten dudanez,
gaur egun helburua beste bat omen da. Aurtengo Gabonetako iragarkian agertzen
dena ez da berez, betiko lodikote jatorra, Santa Klaus txapeldun bat baizik.
Zalantzarik geratuko balitz ere, entzuten den doinua ingelesez dago abesturik.
Ba begiratu, Ipar Europatik
Estatu Batuetara eraman zuten, bertan Coca-Colak gorriz jantzi zuen ordura arte
berdez janzten zena, eta egun, munduan zehar lasai dabil, bere nagusitasunaren
jabe. Globalizazioa Gabonetara heldu da, geratzeko. Gainera “santa” denez,
politikoki ezin zuzenago ez? Dena den, jai zoriontsuak opa dizkizuet bihotzez.
Ala Merry Christmas esan beharko? Ho Ho
Hoooo
Denok dakigu, oraindik emakumeak ez dituztela gizonen parean jarri arlo "garrantzitsuetan". Denok dakigu, oraindik arrazakereia dagoela. Baina berdintasunera iristeko, bigarren, hirugarren edo laugarrengo garrantzia duten "detalle" ak konpontzen, edo inposatzen saiatzen hasten bagara (mi neu erantzule batzutan arroba erabiltzen dudalako idaztean) eta gauza hoiengatik borrokan hasten bagara, edo estatu batuatik datorren guztia onartzen ba dugu (olentzero hori negargarria da) azkenean denok berdin, zuzen, garbi, elegante eta ingeles amerikarrean hitzegiten hasten bagara (zergatik "freaky" zergatik "bulling" zergatik "mobbing" zergatik "watsap" ( ameriketako What's up-etik (qué pasa tío) datorrena, zergatik "smartphone" zergatik hainbeste eta hainbeste antzerako hitz?) Azkenean oso demokratikoki, mundu alienatu batean bizitzen hasiko gara, horretan jadanik ez bagaude; euskal telebistan ere espainiako telebistaren antzeko realitiak ematen hasi dira, modan daudelako aspaldi, eta zihur nago, reality hoien pusketa dexente batzuk Estatu Batu eta libreetatik datoztela.
ErantzunEzabatuGauzak sustrai eta oinarrietatik begiratu behar lirateke, eta ez hauek sortzen dituzten bigarren eta hirugarren mailetako gauzetan. Baina, zer esango det, non daude gauza hoien oinarria zuzen konpontzen saia tuke liratekeen pertsonak, politikoki zuzenak direnak haiengana modu bortitz batean botako direla, zenbaki haundian gainera, dakigunean?
HO HO HO EZ? Ba la polla records en "Johnny" jarri youtuben eta Evaristok kontatuko digu zer zoriontsu bizi garen Johnny bezelako jende tatxagabe eta jatorren a gabilenean pakea eta askatasun handian, "pretty woman" hamarmilla aldian ikusten ari garen bitartean. "It's allright Mam, I'm just bleeding"
Parekotasuna agitz ongi dago, noski, baina "laguntzaile emea" horrelakorekin?Hau al da bere funtsa, aldeko pertsonaia izan protagonistaren itzalpean? Ta horrez gainera, zein eta Mari Domingi, gabon kanta baten pertsonai farregarria. Gizajoak gona zahar bat darama. Emeen simbolo bat izateko, nahiko traketsa. Hala egiten bada? Zergatik ez dugu jartzen simboloa bezala andre Prantziskari? Bera, panderojolea, pertsona helduen simboloa gabon kanta berberatik aterata.
ErantzunEzabatuEgileak iruzkina kendu du.
ErantzunEzabatuNere ustez sinboloei garrantzi geihegi ematen zaie, eta errealitateari gutxi. Zeren gainera zuk jartzen duzun adibidea, zoritxarrez sinbolo bezala jarri naihez "laguntzaile emea", errealitate bat izan da eta oraindik da geihegitan. Gazteleraz esaten den "Detras de un gran hombre hay siempre una gran mujer" Noski, sukaldean edo gizon "haundi horren" paperak ordenatzen, bere "musa" izaten, bere asistenta, sukaldaria.... erokeria. Neri Rosa Monteroren jarrera gai honetan itzela iruditzen zait (bidebatez, "El peso del corazón" bere azken eleberria irakurtzen ari naiz eta oso itxura ona dauka)
ErantzunEzabatuBerak zera esaten zuen: zientzia arloetan adibidez bakarrik ehuneko hiru nobel egon dira emakumeen artean. Asko aurreratu da. Baina dena den sinboloa sinbolo, neretzat, emakumeei leku geihago eman behar zaie eta ez estereotipo moduan, baizik eta asko aportatu dezaketelako gizartean. Eta ez nago irudi "quedon" batetan. Nire bizitzan zehar, gaizki pasatakoan haiek izan dira nirekin elkartasun geihago izan zutenak. Ezberdinak gara, baina arlo intelektualean, nahiz berdinak izan, oraindik, bigarren postuan jartzen dituzte. Egia da puntillosoegiak izaten "ciclisto" edo "dentisto" esaten bukatu gaitezkela, eta hizkuntza trakestu. Baina hizkuntzaren gainetik, oraindik asko falta da. Nere sendiko emakume bat, eskola zaharreko gizon batekin ezkondu zen; bera izan zen emakume langileen lehenengo jeneraziokoa. Ondorioz, mundu laboralean lan pila egin eta etxean beste hainbeste.
Atzo bertan, Rosa Monterok "Elogio de lo pequeño" izeneko artikulu bat idatzi zuen el pais semanal-en eta hor oso garbi hitzegiten zuen gai honetaz, sustraira joanez, laugarren mailako sinboloetan sartu gabe.
Susmoak susmo: Guda garaiak atzerapena dira askotan emakumentzat. 1936eko Gerran urrutira joan gabe: hasi baino lehenago emakume ministroak ziren. Guerra ostean "La Seccion Femenina" sortu zen. Agian hau ez da berdin izango edozein guda ostean, baina bai gehienetan.
ErantzunEzabatu