2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

HO HO HO!

Aurtengo EITBko Olentzeroren irudia
Gero eta konbentzituago nago: norbaitek zuzentasun politikoa asmatu zuen ezkerreko indarrak itsasoan betiko hondoratzeko. Amaitu berri den hauteskunde kanpainan beste froga bat izan dugu. Zenbat eta ezkerreragoko alderdia izan, hainbat eta hizkera ulertezinagoa. Azken moda pertsona guztiak femeninoan izendatzea da. Erabiltzeko arrazoiak badauka bere zentzua: pertsona hitza (gaztelaniaz) femeninoa baldin bada generikoak ere femeninoa izan behar du. Logikoa eta zuzena omen da, bai, baina tipo bizardun batek behin eta berriz bere buruari buruz femeninoan hitz egiteak, errealitatetik kanpo dagoen planeta batean jartzen zaitu, besterik ez.
Batzuk uste genuen, euskarazko unibertsoan behintzat horrelako aldaketetatik salbu egongo ginela. Generorik gabeko hizkuntza bat izateak -ingelesez gertatzen den legez- bere abantailak izango dituelakoan geunden... ba ez. Hika erabiltzerakoan baditugu generoak eta azken orduko asmakizun bat zuzentasun politikoaren fantasiazko herrialdean sartzeko: “gattunk” (azkenengo Kilometroak festan erabilia) eta “wazemank” (ETBko umore saioa) badaude, besteak beste, gure asmakizun berrien artean.
Baina izurritea ez da hizkuntzan gelditzen. Iruñea aldean tira-bira galanta sortu da “Baltasar erregea gizonezko sasi-beltz batek antzezten duelako”. Are gehiago, Change.org erakundean bederatzi mila sinadura baino gehiago bildu omen dira hori konpontzearren. Ohean sarturik goxo-goxo nengoela, irratian ika-mika hasi ziren gai honen inguruan. Entzule batek: “Horri lelokeria hutsa deritzot, azken finean irudikapena besterik ez da; eskubideak argudio, zergatik beltzek ezin izango lukete Meltxor edo Gasparren papera egin?”. Antropologo bezala aurkeztutako beste batek: “Egia esan Olentzeroarekin ere hausnarketa sakona egin beharko genuke, ez al diogu irudi light bat ematen azken aldi honetan?, eta zer esan Mari Domingiren eginkizunarekin; bultzatu egin da haren presentzia, genero arteko bazterkerian ez sartzeko, baina gero, Olentzeroaren laguntzaile hutsa dugu... hori onartezina da! zergatik ez emakumezko Olentzero bat?”
Minutuak aurrera doazela entzundakoek dardara batean jartzen naute izerditan izara artean. Beste entzule batek emakume beltzen aldeko apustua egiten du erregeen zeregina osatzeko... aski da... nire eskuak irrati-iratzargailua zanpatu du taxuzko eskukada batez, asperkeria eta asealdiaren erdibidean.
ETBn gestorea izanik, orain hamar bat urte, etxeko Olentzeroari “restyling” bat egiteko bilera batera eraman ninduten. Garai hartan helburua Gabon-kanta ezagunaren Olentzeroa “garbitzea” zen. Hortaz, alkohola, tabakoa eta koipea kendu behar zitzaion, bizarra murriztu, eta ahal zen neurrian, aurpegia guapotu.  
Ikusten dudanez, gaur egun helburua beste bat omen da. Aurtengo Gabonetako iragarkian agertzen dena ez da berez, betiko lodikote jatorra, Santa Klaus txapeldun bat baizik. Zalantzarik geratuko balitz ere, entzuten den doinua ingelesez dago abesturik.
Ba begiratu, Ipar Europatik Estatu Batuetara eraman zuten, bertan Coca-Colak gorriz jantzi zuen ordura arte berdez janzten zena, eta egun, munduan zehar lasai dabil, bere nagusitasunaren jabe. Globalizazioa Gabonetara heldu da, geratzeko. Gainera “santa” denez, politikoki ezin zuzenago ez? Dena den, jai zoriontsuak opa dizkizuet bihotzez. Ala Merry Christmas esan beharko?  Ho Ho Hoooo   


5 iruzkin:

  1. Denok dakigu, oraindik emakumeak ez dituztela gizonen parean jarri arlo "garrantzitsuetan". Denok dakigu, oraindik arrazakereia dagoela. Baina berdintasunera iristeko, bigarren, hirugarren edo laugarrengo garrantzia duten "detalle" ak konpontzen, edo inposatzen saiatzen hasten bagara (mi neu erantzule batzutan arroba erabiltzen dudalako idaztean) eta gauza hoiengatik borrokan hasten bagara, edo estatu batuatik datorren guztia onartzen ba dugu (olentzero hori negargarria da) azkenean denok berdin, zuzen, garbi, elegante eta ingeles amerikarrean hitzegiten hasten bagara (zergatik "freaky" zergatik "bulling" zergatik "mobbing" zergatik "watsap" ( ameriketako What's up-etik (qué pasa tío) datorrena, zergatik "smartphone" zergatik hainbeste eta hainbeste antzerako hitz?) Azkenean oso demokratikoki, mundu alienatu batean bizitzen hasiko gara, horretan jadanik ez bagaude; euskal telebistan ere espainiako telebistaren antzeko realitiak ematen hasi dira, modan daudelako aspaldi, eta zihur nago, reality hoien pusketa dexente batzuk Estatu Batu eta libreetatik datoztela.
    Gauzak sustrai eta oinarrietatik begiratu behar lirateke, eta ez hauek sortzen dituzten bigarren eta hirugarren mailetako gauzetan. Baina, zer esango det, non daude gauza hoien oinarria zuzen konpontzen saia tuke liratekeen pertsonak, politikoki zuzenak direnak haiengana modu bortitz batean botako direla, zenbaki haundian gainera, dakigunean?

    HO HO HO EZ? Ba la polla records en "Johnny" jarri youtuben eta Evaristok kontatuko digu zer zoriontsu bizi garen Johnny bezelako jende tatxagabe eta jatorren a gabilenean pakea eta askatasun handian, "pretty woman" hamarmilla aldian ikusten ari garen bitartean. "It's allright Mam, I'm just bleeding"

    ErantzunEzabatu
  2. Parekotasuna agitz ongi dago, noski, baina "laguntzaile emea" horrelakorekin?Hau al da bere funtsa, aldeko pertsonaia izan protagonistaren itzalpean? Ta horrez gainera, zein eta Mari Domingi, gabon kanta baten pertsonai farregarria. Gizajoak gona zahar bat darama. Emeen simbolo bat izateko, nahiko traketsa. Hala egiten bada? Zergatik ez dugu jartzen simboloa bezala andre Prantziskari? Bera, panderojolea, pertsona helduen simboloa gabon kanta berberatik aterata.

    ErantzunEzabatu
  3. Nere ustez sinboloei garrantzi geihegi ematen zaie, eta errealitateari gutxi. Zeren gainera zuk jartzen duzun adibidea, zoritxarrez sinbolo bezala jarri naihez "laguntzaile emea", errealitate bat izan da eta oraindik da geihegitan. Gazteleraz esaten den "Detras de un gran hombre hay siempre una gran mujer" Noski, sukaldean edo gizon "haundi horren" paperak ordenatzen, bere "musa" izaten, bere asistenta, sukaldaria.... erokeria. Neri Rosa Monteroren jarrera gai honetan itzela iruditzen zait (bidebatez, "El peso del corazón" bere azken eleberria irakurtzen ari naiz eta oso itxura ona dauka)
    Berak zera esaten zuen: zientzia arloetan adibidez bakarrik ehuneko hiru nobel egon dira emakumeen artean. Asko aurreratu da. Baina dena den sinboloa sinbolo, neretzat, emakumeei leku geihago eman behar zaie eta ez estereotipo moduan, baizik eta asko aportatu dezaketelako gizartean. Eta ez nago irudi "quedon" batetan. Nire bizitzan zehar, gaizki pasatakoan haiek izan dira nirekin elkartasun geihago izan zutenak. Ezberdinak gara, baina arlo intelektualean, nahiz berdinak izan, oraindik, bigarren postuan jartzen dituzte. Egia da puntillosoegiak izaten "ciclisto" edo "dentisto" esaten bukatu gaitezkela, eta hizkuntza trakestu. Baina hizkuntzaren gainetik, oraindik asko falta da. Nere sendiko emakume bat, eskola zaharreko gizon batekin ezkondu zen; bera izan zen emakume langileen lehenengo jeneraziokoa. Ondorioz, mundu laboralean lan pila egin eta etxean beste hainbeste.
    Atzo bertan, Rosa Monterok "Elogio de lo pequeño" izeneko artikulu bat idatzi zuen el pais semanal-en eta hor oso garbi hitzegiten zuen gai honetaz, sustraira joanez, laugarren mailako sinboloetan sartu gabe.

    ErantzunEzabatu
  4. Susmoak susmo: Guda garaiak atzerapena dira askotan emakumentzat. 1936eko Gerran urrutira joan gabe: hasi baino lehenago emakume ministroak ziren. Guerra ostean "La Seccion Femenina" sortu zen. Agian hau ez da berdin izango edozein guda ostean, baina bai gehienetan.

    ErantzunEzabatu