Richardsek
dioenez horrenbestetan leporatu dizkioten odol-aldaketak, Suitzan eginak, sineskeria besterik ez dira. Txantxetan
komentatu zion kazetari talde bati eta horrez geroztik behin eta berriz aipatu
da, egia izango bailitzan. Richardsek dioenez sekula ez da palmondo batetik erori. Beste mota
bateko zuhaitz baten goialdean zegoen etzanda, deitu zuten bazkaltzera eta
jaistean hartutako kolpearen eraginez ebakuntza-gela bateraino eraman zuten,
buruan odolbildu bat egin zitzaion eta. Richardsek
dioenez ez da egia bere aitaren errautsak esnifatu zituela. Haritz bati elikadura
emateko bota zituen eta -hori bai-
atzamarrean geratu zitzaion arrastoa sudurreratu zuen “senezko mugimendu
batean”. Richardsek
dioenez “Rolling Stones” izena ia txiripaz sortu zen. Club baten jabeak
telefonoz galdetu zien taldearen izenagatik eta Brian Jonesek, bere esku zuen
lehenengo diskoaren izena eman zion: Muddy Watersen “Rollin’ Stone”
kantuarena. Richardsek dioenez lehenengo Rolling haiek nolabaiteko misiolariak
ziren. Haien helburua Londres osoan rithm&blues zabaltzea zen, askotan
musu-truk edo oso diru gutxi eskuratuz, saldutako sarreren arabera. Konturatu zirenerako neska-fan asko zituzten
erotuta haien atzetik korrika.
Richardsek
dioenez txikitan klaseko kakanarrua zen, hots egunero jaso behar zituen
jipoiak. Horrelako zerbaiti buelta emateko gorriak eta bi pasatu zituen eta
bere ustez, bizi osorako baldintzatu zuen bere izateko era. Richardsek
dioenez hogeita hamar urte darama heroina ukitu gabe; bere hitzetan “munduan
dagoen seduktorerik zitalena”.
Richardsek
dioenez Brian Jones ergeldu egin zen ospearen eraginez, tipo jasanezina bihurtzeraino,
eta Mick Jagger-ek ere “jainkosa” moduan aritzeko joera dauka.
Amodio-gorrotozko harremana dirudi haien artekoak. Honelakoak eta bestelakoak kontatzen dizkigu Keith Richradsek bere
autobiografian. Urte gutxitan Londreseko Club hotzetan jotzetik munduko egoitza
handienetan aritzera pasatu zen. John Lee Hoker-en abestiak nola jotzen ziren
ikastetik bluesman handiarekin batera jotzera.
Liburuak “Bizitza” du izena eta bertan benetako ibilera interesgarri eta
sinestezin baten isla aurkitzen dugu. Hirurogeiko hamarkadako Londres
psikodelikoa, non dena zen posible. Hippyen ametsa eta amesgaiztoa. Punk eta
“disco-music”aren korronteei nola egin zieten aurre, eta ezinezko oreka
bizimodu publiko eta pribatuaren artean, droga-arazoak zirela medio polizia
zure arrastoaren atzetik dabilkizunean eta hedabideentzako helburu preziatua
bilakatu zarenean. Baina zerbait argi geratzen bada liburuan, bere musikarekiko
maitasuna da. Biopic-etan ez bezala, liburuetan badago tarterik rock izarren
lanaren munduan murgiltzeko. Keithen kasuan agerian geratzen zaigu zergatik
beraren konposizioek horren aztarna sakona utzi duten urteetan zehar. Keith
Richardsek banan-banan gezurtatzen ditu gainean dituen legenda beltz guztiak,
baina azken batean gustuko du harexek sortutako pirata irudi hori. Berriki
beste disko bat grabatu du
musikari-
lagunen artean. Berak dioenez “bluesman beltzei inork ez die
esaten erretiroa hartu behar dutenik, zergatik niri bai? ”. Hirurogeita hamar
urte luze eginda hor jarraitzen du, bere irribarre maltzur horrekin maite duena
egiten. It’s Only Rock & Roll… but I like it!
It's only rock and roll, but I like it. Rocka besterik ez da, baina gustatzen zait. Niri Rolling-ek ez didate asko esan baina rock azukretxoagoak, Hertzainak,Gari, Zaramaren diska bi, U2, Rem, O'connor, Ruper, Itoiz,Police eta beste askoren kasuan ez nuke esango, bakarrik rocka dela;nere kasuan behintzat; zin dagizut, neri rockak edo pop-rockak, edo musika garaikideak, egun ekaitztsu asko baretu dizkidate; beraz ez da rocka bakarrik, medikazioa da nire kasuan, eta hoiekin noa Donostiko leku geihenetara kaskuz jantzita. Eta rocka handia da motxila psilologikoan sakontasun pisutsuegia badaramazu, rock sinpleak, bizitza eramangarri, eroso eta alaiago bat ematen duelako, txantxa eder eta xamurren moduan, gauza erlajatuenak bezala. Lagun maite batek bihotzez animoak ematen dizunean modura. Everythin is not still lost. We still have rock and roll
Gustiz adoz. Denbora pasa ahala beste motalo estiloekin gertatu zait ere, baina gairai batentan rock musika nire salbatzailea zen. Musika eta iguratzen zitzaion beste guztia.
It's only rock and roll, but I like it. Rocka besterik ez da, baina gustatzen zait. Niri Rolling-ek ez didate asko esan baina rock azukretxoagoak, Hertzainak,Gari, Zaramaren diska bi, U2, Rem, O'connor, Ruper, Itoiz,Police eta beste askoren kasuan ez nuke esango, bakarrik rocka dela;nere kasuan behintzat; zin dagizut, neri rockak edo pop-rockak, edo musika garaikideak, egun ekaitztsu asko baretu dizkidate; beraz ez da rocka bakarrik, medikazioa da nire kasuan, eta hoiekin noa Donostiko leku geihenetara kaskuz jantzita. Eta rocka handia da motxila psilologikoan sakontasun pisutsuegia badaramazu, rock sinpleak, bizitza eramangarri, eroso eta alaiago bat ematen duelako, txantxa eder eta xamurren moduan, gauza erlajatuenak bezala. Lagun maite batek bihotzez animoak ematen dizunean modura. Everythin is not still lost. We still have rock and roll
ErantzunEzabatuGustiz adoz. Denbora pasa ahala beste motalo estiloekin gertatu zait ere, baina gairai batentan rock musika nire salbatzailea zen. Musika eta iguratzen zitzaion beste guztia.
ErantzunEzabatu