Raxoyri egindako telefono-txantxaren iragarkia |
Sekula ez zaizkit
gustatu irratian egiten diren telefono-txantxak. Ehunka entzule adi dituela ez
dakien gizajo bati adarra jotzea, nire ustez, abusu mota bat besterik ez da,
nahiz -egia esan- batzuetan dibertigarria den.
Irrati-formula ezagun
batean enkarguz egiten dituzte. Bere mutil-lagunaren portaerarekin mesfidati
dagoen neska bat irratiko esatariekin jartzen da kontaktuan. Mutikoari hots
egiten diote harekin ligatu nahi duen beste neska bat izango bailitzan. Ia kasu
guztietan koitaduak amua irensten du, bide batez esanda.
Beharbada, txantxa-modu bat barkagarria izatekotan,
botere handiko pertsonei egindakoa izan liteke.
Agintari politiko batek dituen segurtasun kontrol guztiak gainditzeak
eta benetako dei bat dela sinestarazteak, meritu handia dauka, dudarik ez.
Catalunya Radiotik Raxoyriegin zioten trufak, esate baterako, nahiko informazio baliagarria eman zigun:
1) Gobernu berria
osatzeko elkarrizketak pil-pilean daudenean, berak “oso agenda librea” dauka.
2) Horixe bera litzateke
bi presidenteen artean izandako lehenengo elkarrizketa. Eta ez zen Espainiako
presidenteak kide izendatu berria zoriontzeko
deitzen zuena, guztiz kontrakoa baizik.
3) Onartu behar da bere
erreakzioa -txantxa bat zela esatari beldurti baten ahotsean entzunez gero- ez
zela arras bortitza. “Esto no es serio” esan zuen tonu nekosoan, bere senetik
atera gabe.
Antzeko aldartea
erakutsi zuen Juan Carlos I emisore beretik bere urtebetetzean zoriontzeko
deitu zutenean, orain zortzi bat urte. Kazetarien jarrerak ere eragin handia
izan zuen horrelako erantzun bat jasotzerakoan. Erregearen ahotsa entzutean,
bazirudien umoristek ez zekitela ondo zelan jo aurrera. Izan ere inoiz ez zuten
emititu.
Beste kontu bat da
Miamiko Radio Lobotik Fidel Castro eta Hugo Chavezi egin zizkiotenak. Kasu
hauetan esatarien intentzioa haien biktimak barregarri uztea zen. Gupidagabe
jardun zuten eta erabat irabaziak ematen zutenean, bat batean, honelako
harribitxiak bota zizkioten: “Fidel, ¿Está
contento con la mierda que ha hecho de la isla? edo “Chavez, sal de Venezuela
cabrón, terrorista, animal...”. Bion erantzuna guztiz ezberdina izan zen.
Chavezek, muzin egin barik, telefonoa eskegi zuen. Fidelek bortizki erantzun
zien bere ohiko hitz jario geldiezinez: “Vete para el coño de tu madre,
mariconsón”...
Fideli, antza, ez
zitzaion gehiegi axola zer irudi emango zuen, horrelako “hitz ederrak” bota eta
gero. Irrati-esatariak “milaka entzule adi zeudela” esan zuenean Kubako
presidente izanak ez zuen atzera egin, hain zuzen. Zuzentasun politikoa bere
lehentasunen artean ez zegoela geratu zen agerian.
COPE kateko
umoristek ere, Evo Moralesekin lortu
zuten hitz egitea, lehendabizi hauteskundeak irabazi ondoren -eta ziur aski
horrexegatik hain zuzen ere- .Txantxa horretarako Jose Luis Rodriguez
Zapateroren imitatzaile bat erabili zuten. Espainiako sasi-presidenteak
zoriondu ez ezik, mezu garbi bat ere bazuen bere Boliviako kidearentzat: “Hemos trazado con Chavez y con Fidel un nuevo orden que
queremos establecer”.
Printzipioz bazirudien Morales Zapaterorekin mintzo zelakoan zegoela, baina
argi geratu zen oso tipo zuhurra dela, ez zen inolako probokaziotan erraz
jausten.
Gustu txarreko txantxak
diren arren, kasu hauetan (eta “Inocente-Inocente” telesaioan urtero ikus
daitezkeenetan ere) jendearen benetako portaera igartzeko aukera eskaintzen
zaigu. Azken finean, agintarien izaera, gutxi gora behera, gainerako mortalena
da nolabait.
Zapatero Sasi-presidentea. Ona.
ErantzunEzabatuBa bai, agintari politikoak, benetazko kazetarien aurrean ematen duten aurpegia, ez da inoiz etxeko sukaldean erabiltzen dutena. Gainerako mortalen antzera beharbada. Suposatzen dut. Agintarien izaera,gutxi gora behera, gainerako mortalena da nolabait? Inpultsoan edo "kalentoi" baten aurrean beharbada... Ez nago batere zihur "gainerako mortalen arteko izaera", espainiako gobernuak izan dituen azkeneko lau urteen antzekoa izango zenik, baina beharbada kontestutik ateratzen ari naiz zure testuan egiten duzun gogoetaren sustraiatik