Ivan maitea:
Orain hilda nagoenez zuk karta hau letzeko unea iritsi da. Hasieratik ohartarazi behar dizut garrantzizko kontua dela eta zuri eragingo dizula, zalantzarik gabe.
Guztia nik asmatu bezala gertatu bada, zuri helaraziko
zizuten kartazala, testu hau barruan duena, nire desagerpenaren ondoren.
Oharrak jarraitu badituzu, bakarrik zaudela irakurtzen irudikatzen zaitut, aski
denbora hartuz irakurketa astiro egiteko.
Ezer baino lehen, seme, zuk jakin dezazun nahi dut
beti saiatu nintzela zuretzat aita ona izaten. Erdizka lortu nuelakoan nago.
Nik ez nuek sekula bokazio handiegirik izan. Nire arimaren barrenean beti pentsatu
izan nuen inork ez daukala eskubiderik mundu
makur honetara bizitzak ekartzeko eta askoz gutxiago inor behartzeko
bere akaberaren ezezagunaren aurrean jartzera. Gogorra egingo zaizu akaso
aditzea, baina niretzat “onartutako” seme izan zinen, desiratua baino gehiago,
garai hartan zure amaganako neukan amodioaren ondorioa, eta neurri batean, gure
urruntzearen arrazoietako bat. Kontuz Ivan, ez dizut errurik egozten. Esan nahi
dut zu han egoteak gure arteko aldeak handitu
zituela, baina alde horiek gure maitasuna zapuztuko zuten lehenago edo geroago.
Ez, nik ez nuen zu mundura iristea
desiratu, baina gertatu eta gero beti izan zintudan bihotzean eta gogoan. Oso
bizi daukat itsatsita oroimenean minez maite izan nuen nire aitaren gomuta eta
egia esateko, harreman zail hura hobetuko ahal nuen sikiera.
Jakin ezazu, aldez aurretik, sekretu bat zuri agertzea
dela eta beraz zuri barkamena eskatuz hasiko naizela. Irakurketa amaitzean,
nago, ulertuko duzula zergatik gorde nizun dena nire heriotza eguna arte. Beste
kontu bat da, oso bestelakoa, kontatuko dizudana barkatu ahal izango duzun.
Zure lekuan jartzen naiz eta aitortzen dut nik neuk ez nukeela jakingo nola
erreakzionatuko nukeen zure egoeran egonda. Baita ere aitortzen dizut
xehetasunez neurtu dudala, urte hauetan guztietan, betiko gordetzearen aukera,
azken batean atsekabeak saihesteko era litzateke. Azkenik horrela kontatzea
erabaki dut. Batek daki, patua traidorea da eta beti dago aukera, txiki-txikia
izanda ere, gertaerak modurik
ezustekoenean agertzeko, zuk neure ikuspegia ezagutu gabe. Horrek barru-barruan
estutzen nau gogor eta hori ere bada finean idazten hastearen arrazoi sakona.
Esango dizut halaber sekretuak, itxura denez, iraunkorrak direla nire familian.
Neure aitak amodio harreman bat izan zuen zenbait hamarkadatan eta amonak ez
zuen jakin hura hil ondora arte.
Esango dizkizudan
gertaerak orain denbora asko gertatu ziren, zuk hamasei urte zenituela
eta zure ama eta biok bereizi berri geundela. Aldi gogor penagarria izan zen
guztiontzat. Ez dakit oso ongi zenbat oroipen dituzun aldi triste hartaz,
utzidazu girotzen.
Banandu eta gero ni kostaldeko gure apartamendu zaharkitura joan nintzen bizi
izatera. Ilbeltz kabroi bat zen eta ni unibertsoko azken kaka sentitzen
nintzen. Egun amaigabeak izan ziren, oporraldi maleenkoniatsuak, pijama eta
zapatilak jantzita (hobe kenduta). Nire lagun bakarra pianoa izan nuen. Musika
tresna hura altzari bizigabe mutua zen, zuk ikasteari utzi zenionetik. Udako
zure gela izan zen hartan hura ager-agerian egoteak porrotari egindako
monumentu bat zen. Jakin ezazu, agian horrexegatik jotzen nuen haren alboan
esertzera eta haren teklekin jolastera. Badakizu nik ez nekiela askorik notei
eta armoniei buruz, baina senaz neure melodiak eginez nindoan. Zuk uste ez
arren, beti izan dut belarri zenbait musikarako. Lehen hezkuntzan zenbait urtez
aritu nintzen koruan kantatzen eta nire gaztaroan ahalegintxoak egin nituen ene
osabarengandik hartutako Hammond organo zahar batekin. Oharkabe egun batzuk
endredatzen pasa ostean, sendotasun apur bateko zirriborroak ateratzen
zitzaizkidan, badakit bai, hori ez dela “pianoa jotzea”, baina sinfonia handiak
ez izan arren, emaitzek bazuten edertasunik eta gutxienez arindu egiten zuten
denboraren joan geldo barru-zulatzailea. Olatuen marmarrak, bizi nintzen
apartamendu eraikinaren ondoko itsaslabarren aurka segundo batzuen tartearekin
jotzen baitzuten olatuek, eta nire hastapen-konposizio haiei lagun egiten
zieten negu latz hartan.
Horrela, zeregin utziezinezko batzuk egiteko indarrak
biltzen nituen: neure egunak igarotzen ikusten nituen etxebizitza madarikatu
hura saltzea, hirian pisu merkeren bat alokatzea eta lanerako itzulera
erabakitsu baikorra prestatzea, gehiegi luzatzen ari zen depresio baja hura
amai zezan. Negu pasa nengoen zulo bera ere, familian han uda iskanbilatsuak
igarotzen genituen aldiaren arrasto penagarria zen eta pianoa zen altzari
bakanetako bat -pisuzko arrazoiak zirela
eta- maitasun hondoratze luze mingarri hark arrastatu ez zuena. Ez neukan ez,
telebistarik ere…
Gorabehera handirik gabeko izate-goibeltasun batean
bildurik –nago medikazioari esker izango zela- saiatzen nintzen nire egunek
beti zeregin sinple berehalakorik/ak izan zitzaten: Erosketa egitera jaistea,
jateko zerbait berotzea, dutxaraino arrastaka joatea, irratitik zer edo zer
entzutea, edozein ordutan lo egitea, higiezinen agentziara deitzea…Egiaz,
landarearen moduko bizitza hura azkenean ia eramangarri izaten bukatu zuen eta
nigatik izan balitz, sine die luzatuko nukeen, baina zu ere bazeunden Ivan. Zuk
aita bat behar zenuen zure nahasmen hamasei urte haiekin eta ez txingote
zarpail bat, noizbehinka harekin nabarmen aspertzeko. Gehiegitan nik uko egiten
nien zurekin bakarrik egoteko neuzkan egunei, ez bainuen ikusten neure burua
nire konpainia hutsaren hurrengoa eskaintzeko baino.
Etortzea tokatzen zitzaizunean, legeak behartuta eta
seme onaren erantzukizunez, nik bizarra kentzen nuen astiro eta neketsu,
benetako otorduak prestatzen nituen eta jantzi batzuk plantxatu ere egiten
nituen, Alpe d’Huez igotzen duenak bezalatsu. Etxea pixka bat itxuratu ere
egiten nuen, aski ondorengo galdeketan zure ama
agurgarriak nire egoeraz ondorio
kezkagarriak atera ez zitzan.
Baina dena alferrik zen. Gure elkarrizketak topiko trukaketa, hitz gutxikoak
ziren, denbora astiro igarotzen zen,
dentso, jasanezin eta bistakoa izan arren elkar maite genuela, bistakoago zen
aurkako noranzkoan ihes egin nahiago genuela. Despedida bakoitzean, berriro neure burua bakarrik ikustean, nire
gaztelu-karta animako hauskorra erremediorik gabe jausten zen behera. Gutxi
balio zuten orduan pastillek eta mediku aholkuek, tristura min bihurtzen zen
eta izatea bera zigor. Noten kadentzia astiro gogaikarri errepika zitekeen
orduetan eta orduetan.
Baina egun batez zerbait aldatu zen. Bat-baten igande
arratsalde goibel batean, gure bazkalosteko solasak ezusteko gonbidatu bat izan
zuen. Olatuen orroa nahastu egin zen beheko solairutik zetozela ziruditen
arnasots asaldagarri batzuekin. Kostaldeko apartamentuak ez dira harro beren
barne-hormaz. Hura gauza ageri-agerikoa zen. Han sexu-jardun irmoa zebilen,
amodioa egiten zuten atzeratutako gosea duten maitale oldartuek soilik egin
dezaketen gisan. Nik kontzientzia lauso bat neukan, etxebizitza hartan
oraintsutik bizi zirela, inoiz topo egin
nuen eskaileran emakume gazte batekin, seguru asko atzerritarra, baina hau zen
haren presentzia nabaritzen zuen lehen aldia. Ez dut uste gogoratuko duzunik,
baina gu bion artean, orduan, bat-bateko
elkarkidetza korrontea sortu zen eta gure ahoek irribarre egin zuten batera.
Bai, badakit gauza handia ez dela baina
arratsalde hura hobeki joan zen.
Arnasestu espiral bakoitza, malguen kirrinka erritmikoaren gorakada
bakoitza, berriro ere arrazoi zen gure ospakizun intimorako.
Ordu batzuen buruan errezel artean ikusi ahal izan
genuen nola urruntzen zen, isilpeko keinuz, ustezko maitalea, gizon sendo
txikia, adin ertainekoa, biboteduna eta ilea urdintzen hasita zeukana, txaketa
bakero batean sartuta, lepoak gora altxatuak.
Hura lehen serie luze bateko lehena baino ez zen izan.
Antzekoak gertatu ziren ordutik maiztasunez. Batzuetan, ohiko zarataz gain
baziren jatorri zehaztugabeko soinuak. Karraska arraroak, kolpe lehorrak,
alarau motelak… nire kontzientzia ez zen gai haiek deskodetzeko eta nire
irudimenak kendu aukerak zerabiltzan ni neroni ere izutzera iristen zirenak.
Antzeko zerbait gertatzen zen lantuekin. Hauen kokapena, plazer-intziri artean
erantsita, hondogabe sailean geratzen ziren. Saioak benetan azkengabe izan
zitezkeen eta akidurak haiek mendean hartuak zituela pentsatzen nuenean, nire
harridura gaitasunari beste goraldi batek egiten zion erronka. Zenbait denbora
igarota, ez asko, bibotedun gizon trinkoa presaka ateratzen zen ataritik eta
itzaletan galtzen.
Goiz batez emakumea dendan ikusi nuen. Nik uste nuena baino gazteagoa zen. Top-modela
izan gabe ere, osotasunean edertasun narea zerion. Irribarre adeitsua zuen
arren, iruditu zitzaidan haren begiradak ezin zuela disimulatu malenkoniaren
bat. Txandaren zain geunden eta harritu egin ninduen zuzen neuri mintzatzeak:
-“Zeu izan behar duzu neure bizilaguna, pianoa jotzen
duena, ezta?”
Nire ustezko tasun hark barruan bero asaldagarria eragin zidan. Loli
dendariari denbora falta izan zitzaion hartaz jabetzeko. Nire bizilagun
berriarekiko lehen adeitasun truke hartan, jakin nuen Olga zuela izena, Georgia
urrunetik zetorrela eta biolina jotzen zuela. Bi urte baino gutxiago eginak
zituen herrialdetik kanpo eta halere ederto egin zuen gazteleraz. Dendatik
irten zenean, Loli, alarguna, bereizi zenetik apenas hitz egiten zidanak, bere
zenbait ondorio adierazi zizkidan:
-“Nire ustez tipoak denbora-pasakotzat dauka,
badakizu, neska gaixo hauek esku hutsik eta non etzanik gabe ailegatzen
dira-eta”.
Loli, hau da, Dolores andrea eta biok, ez genuen
sekula elkarrekiko begikotasunik izan. Honen senarra, bizi zelarik,
urbanizazioko mozkor ofiziala edo zebn, eta urte askotako nekaldiaren ostean,
bazirudien emakumeak barne-erresumina zeukala gizaseme guztiekiko. Gure
maitasun kataklismoaren egunetan hura konfidentea zen Juliarentzat. Haren begiradan zerbaitek ttu egiten zidan
sotiltasunez. Halabeharrak, baina nahi izan zuen biok neguko bakardadeak
elkarrekin igarotzea udako apartamendu jende-gabe eta menostu haietan,
urbanizazio ahul bat baitzen itsasertzean, hirurogeigarren hamarkada urrun
hartan egina, hura galarazteko legerik ez zegoenean. Burlaizea agertu zen haren
begirada unatuan:
-Ez nekien musikaria zinenik.
-Ez naiz eta.
-Ja.
Esan behar dut, ordudanik, saihestezin, pianoan
jartzen nintzen bakoitzean Olgaz gogoratzen nintzela. Nire ezagupenik ezak
mugatuta nengoenez eta bilbatzen nituen piezak nahitaezko bakunak ziren eta
nahiko errepikakorrak, baina asetzen zuten nire iheserako beharra, beste ezerk
ez bezala. Sekula ez nengoen seguru entzuten ote zidan, bera maiz ateratzen zen
etxetik. Batzuetan eskaileretan gurutzatzen nintzen, oso prestatuta ikusten
nuen irteten, elegante eta sexy batera. Hura suertea zeukana txaketadun morroi
hark.
Egun eskasak etorri ziren orduan. Haize izoztu
altxakorra sartzen zen paperezko horma
haietatik eta olatu oldartuak fatxadaraino bertaraino altxatzen ziren.
Irratiak errekor historikoak aipatzen zituen tenperatura jaitsieretan eta
berehala zetorrela hotz eta elur ekaitza. Etxe madarikatu hartan, neguaren
berri jakin gabe diseinatua, ganbaratik erreskatatu nuen plaka elektriko zahar
bat baino ez zegoen berogailu. Nire burua ikusi nuen arropaz josita,
belarrietaraino sartutako artile txapel batekin eta eskularruak jantzita pianoa
jotzen saiatuz. Orduan txirrina izan zen.
-“Barka molestatzea, ez dut estufa jartzea lortzen,
lagunduko didazu faborez?
Olga etxera lagun niezaion eskatzen ari zitzaidan.
Zapatilatan egiten zuen eta koadrodun bata soil bat soinean zuela. Disimulatzen
saiatu zen arren, nire eskale itxurak harritu egin zuen.
-“Hotz egiten du, ezta?, nik sekula ez nuen uste hemen
halako hotza egingo zuenik, nire herrialdean bai egiten du hotza, handia”.
Ni nintzen heldua eta bera gaztetxoa. Ni bertakoa eta
bera atzerritarra, berak arazo bat zeukan eta nik –agian- soluzioa, zentzuzkoena
nik lasaitasuna eta berak urduritasuna agertzea zen. Bada ez. Egoitza hartan
sartzea, hainbesteko amodio jardunen eszenatokira, edertasun eslaviar harekin
batera, eskale baten jantzian, takikardia izateraino asaldatzen ninduen. Nire
baitan eskertu nuen hotzak nire dardara esplikatzea.
Haren pisuak gutxi zuen ikustekorik nire piztia-zuloarekin. Altzariak ere
gutxi ziren, baina gustu fin-bikaineko alfonbra eta tapizek zoruak eta paretak
janzten zituzten. Sukaldea modernoa zen eta goxoa eta bainugelak egonaldi luze
patxadako bat egiteko gonbita egiten zuen. Xehetasun horiei guztiei erreparatu
ahal izan nien, hain zuzen, berogailua martxan jartzeko prozesuari esker. Berak
“estufa” esaten ziona propano gasezko instalazio osoa zen eta aski zuen
ikututxo bat egitea martxan jartzeko: galdara erabat hoztua piztea. Pizteko
mekanismoa martxan hasi zenean, tenperatura goxatuz joan zen pixkanaka,
bizitzeko/bizigarri moduko giroa iritsi arte. Haren begietan heroi txiki bat
egina nengoen. Kafea hartu genuen elkarrekin haren sukaldean. Georgiaz mintzatu
ginen, komunismoaren porrotaz, haren haurtzaro zoriontsuaz eta gaztaroko
penuriez/gabetasunaz, haren familia etsi-etsian oroituz, musikaz eta honen
ahalmen baltsamikoaz, hotz-giro hartaz... jakina ez genuen ukitu haren amodio
saio burrunbatsuen konturik.
Jainkoa, zenbat samin gordea haren hitz
ahalegintsuetan, haren begien urdinean, haren irribarre-eredietan. Bulkada lelo
batek bultzatzen ninduen etengabe hura besarkatzera, haren buru politta nire
bularrean pausatu eta laztan amaigabean. Uneren batean, ontziteria hartzen hasi
zen eta bere keinuek ohartarazi zidaten ni han geratzea zuhurgabea gerta
zitekeela. Haren maitale sendoa gogoratu nuen orduan eta zirrara eragin zidan,
bat-batean ager zitekeela pentsatzeak. Zezel aitzakiaren bat bota eta alde egin
nuen.
Elur iragarriak heldu ziren kostalde bertaraino eta
hondartzaraino zuri-zuri berun koloreko zerupean, eta ustezko itxura hartu
zuen. Sofan uzkurtuta, plaka elektrikoa
sudurraren aurrean neukala, telefonoak amets sakon batetik esnatu
ninduen. Haren txirrin sarkorrak amorruz jotzen zuen nire garezur horma artean.
Julia zen.
-Alvaro?
-Bai Julia, egun on.
-Arratsaldeko zazpiak eta laurden dira.
-Eskerrik asko argibidearengatik. Besterik?
-(Hasperena) Bai, jakingo duzu noski elurrak dena
hartua duela, gaur ezin izando du Ivanek joan, gaur tokatzen zitzaiola jakingo
duzu,ezta?
-Bai jakina -esan nuen gezurra-.
-(Hasperena) Beste gauza bat. Bizilagun berriak dituzu
azpiko pisuan, ezta?
-Ee… bai.
-Tira, arren eskatzen dizut mutikoarekin sexu
kontuekin txantxan ez ibiltzeko. Gai horretaz hitz egiteko behar den
heldutasunik ez daukazunez, gutxienez egin dezakezuna…
Aski da. Eseki egin nion, kontenplaziorik gabe. Buruko
mina nuen presioz hura bete izan balute bezala. Bi lasaigarri disolbatu nituen
uretan eta soluzio eferbeszentea edan nuen. “Gosaltzeko” arrautza batzuk
prestatzen nituen bitartean, nire subkontienteak kemenak hartua neukan piano
melodia errepikatzen zuen. Bai, jasan berri nituen amets aztoratzaileen
ondorena zen, artean goiari eutsi nahi zion zakil-tentetze erdizkako hura
bezalaxe. Kristalak pitzatu guran bezala
jotzen zuen orduan haizeak. Irratiak behin eta berriz esaten zuen lasai
egoteko, eta aldi berean alarmatu egiten zuen hotzez hildakoen eta istripuen
zerrenda emanez. Groenlandiako farozaina edo sentitzen nintzen. Gogorik gabe
gosaldu nuen, arrautza horiek ez zeudela beren onenenan susmatuz, eta zeregin
neketsu bati heltzea erabaki nuen: "Butater" plaka herdoildua
pianoaren gelaraino eramatea.
Han denbora
asko eman nuen kadentzia itsukor hura birsortzera. Ez dakit mendebala zen
orkestari lagun egin nahi ziona edo zure amaren dei madarikatua ahanzteko
beharra, baina egun hartan guitarra bat bezain afinatua sentitzen nuen neure
burua eta gorputz eta arima sartu nintzen nota haietan. “Musika da gizakiek
jainkoekin mintzatzeko duten lengoia” esaten zuten grekoek. Bai, ba zuen
erlijiosotik zerbait nik tresna desafinatu harekin komunioan bizi nuena eta
agian horrexegatik gertatu zen miraria. Hasieran ez nuen lortzen gertatzen
zenaren jatorria, baina laster ederretsi ahal izan nuen, emozio garbiz, nola
egiten zuen bat nire notekin biolin urrun baten doinu goxo ingurakor batek.
Hasieran izutu egin nintzen, pilulen eragina izango zela pentsatu nuen edo nire
piskanako degradazio psikikoarena. Bat-batean utzi nion jotzeari eta
pixkatera/berehala biolina mututu zen. Laster ulertu nuen. Olgak jarraitu
egiten zidan. Berriz ekin nion emozionatuta, kitzigarriagatik dorpe samar
baina. Nire bizilagun abilak atzetik segi zidan eta extasira bidean eraman
nazaten utzi nuen neure burua, sekula gertatu ez zitzaidan bezala. Orduan ez
zegoen miseriarik munduan, ez eta nire bizitza deitoragarrian. Berez ez zegoen
ezer, pianoa, biolina eta haizeerauntsia biraka besterik.
Ezin nuen zehaztu zenbat denbora egin genuen zehatz
biraka egitura beraren inguruan. Modu naturalean mararzkiak aldatuz zihoazen
emeki tonua galdu gabe. Haren biolina bereziki librea eta ederra zen eta
aurreratzen genuen ahala, lan hura berez zebilen, gu interpreteak ez bagina
legez, Jainko baten borondatea baino egingo ez bagenu legez, edertasunaren
Jainko, elkar-hartzearen eta zergatik ez
esan, maitasunarena. Bizitza ironikoa agertzen zen berriro ere: kolpe berezi
anker batetik sendatzen ari nintzela, hiltzeko ausardiarik ez eta koldarkeria
hutsagatik bizirik irauten nuela, bat-batean, nahita egin gabe, besoak zabalik
zetorkidan esperientzia bortitz mistiko bat.
Baina gorena eta arruntetan arrunteena ezarrita egon
ohi dira. Hotzak azkenean nire hatzak gogortu zituen eta uneren batean magiak
alde egin zuen.
Nire hatz hotzak estufa zaharrari hurreratu nizkion
eta egiaztatu nuen dardarka neuzkala, deliriun tremens batean bezala.
-Neska, puta bat da, eta, beharbada trafikatzailea
gizona. Administratzaileari esan behar zenioke.
-Oso egozpen larriak dira, ez al zaizu iruditzen?
Loliri kiskali egiten zen zuka hitz egiten nionean,
azken batean ez zen ni baino askoz zaharragoa. Baina egiaz nik ezin nuen hura
saihestu.
-Dena zen oso arraroa. Tipo horrek beti uzten du autoa
etxetik urrun, gune diskretuetan, zergatik?
Dolores andrea Fletcher doktorearen jarraitzaile
sutsua zen. Behin eta berriz ziharduen bertsio nobeleskoa eta zinez sumingarria
berregiten.
-Ni naiz bere bizilagun bakarra eta ikusi dudan
bakarra da, bakarrik bizi den emakume bat eta harremana duena. Emakumeak ikasia
dirudi…
-Eta oso goapa. Gizonezkoak itsutu egiten zarete
horrekin. Hona etortzen diren errusiar gehienak putak dira edo antzerako
zerbait. Han oso txarki pasatzen dute gaixoek. Gizonak ere errusiarra izan behar
du, ba dakizu?
-Neska Georgiakoa da eta biolina jotzen du- esan nuen,
hura lepotik heldu eta ito ordez-.
- Bai, nik esango dizut zer jotzen duen, “txirula
eztia” jotzen du horrek.
Bi arrazoi sendo zeuden maltzur harekin desatsegin ez
agertzeko: Lehenik, guzti hartatik zerbait egia izan zitekeela, eta bigarrenik,
ni trapu zahar bat eginda nengoela. Sukarra izan behar nuen, baina ez nintzen
gai izan termometroa aurkitzeko. Izatez, ekaitzaren erdian dendaraino txangoa
egin behar izatea, etxean gordailu txiki bat ere ez izatearen ondorioa zen.
Bi tableta hartu nituen eta estalkien artean bildu nintzen, aurkitutako
estalki guztiak hartuta. Nire transistore zaharrak entretenitu egin nahi
ninduen burukopean. Babes zibilak autorik ez hartzeko gomendatzen zuen eta
bideak ez atzera eta ez aurrera geratutako gidariek infernuko kaos haren berri
ematen zuten. Gogoan dut bortizki berrindartu ninduen musika tartea: Beatles
taldearen Girl. Orduan begi urdin
urrun batzuk agertzen zitzaizkidan urruneko historiak kontatuz/tzen. Inolako
erreferentziarik ez orainari, ezta bibotedun gizon harekiko harreman grinaz
beteari. Tarteka lo hartzen zuen eta nire ametsak nahastu egiten ziren irratiko
hitzaldiekin eta pertsianen zirrikituetako haizearen txistuarekin. Telefono txirrina entzun nuen aldiro jo ta jo, baina
ezin nuen bildu indarrik oin bat higitzeko ere.
Irratia hiltzen zihoan eta nik harekin egiten nuen
bat.
-Har ezazu zukuitxo hau, maite, C bitamina behar duzu
eta.
Ez, nire ama gaixoa ez zegoen han ni zaintzeko eta denbora
astuna eta mingarria egiten zitzaidan.
Tarteka etxeko oihartzunen bat aditzen nuen beheko pisutik zetorrena. Komuneko
ponpa, sukaldeko lapikoak, telebista. Bat-batean, lantuak ere entzun nituen.
Errusiar hizkuntza gogorarazten zuen hizkuntza batean egindako telefono
elkarrizketa labur asaldagarri baten ostean. Tarte txikietan egiten zuen negar,
etsipen handi baten aztarna utziz eta tristura hura bularrean itsatsi
zitzaidan. Berriro egon ginen sinfonia bera interpretatzen, baina oraingoan
haren borondaterik gabe.
Ongi, Ivan. Orain arreta guztia jar dezazun nahi dut
esango dizudanaz. Funtzezkoa heldu da, kontatzen ari natzaizun nahasmen honen
guztien azken arrazoi sakona eta, seguru asko, nahastu samar edukiko zaituena.
Gizaki ororen bizitzan badira uneak ibilbidea markatzen dutenak zirt eta zart.
Niri dagokidanez, kontatuko dizkizudan gertaerek zakarki hautsi zuten gidoia
eta markatu zituzten ondorengo nire
bizitza guztiko egunak. Berehala jakingo duzu zergatik hainbatetan harrapatzen
ninduzun pentsakor eta aurpegi serioz, zergatik beti eta beti ixten nuen atea
barrutik eta, batez ere, zergatik arduratzen nintzen horrenbeste zure
segurtasunagatik. Ohartarazi nahi zaitut irakurriko duzunak zirrara eginarazi
diezakezula, eta baita shock bat eragin ere. Zuk ulertzea nahi dut nik gorde
ahal izan nuela eta neurekin hilobira eraman, aitortzen dizut ordu asko eman
ditudala hausnarrean, egunak osorik, baina zu ezin zaitut engainatu. Beti sartu
nahi izan dizkizut zintzotasuna eta leialtasun balioak. Gertaera hauek beste
bide batzuetatik irits balekizkizu, Jaunak/Jainkok daki zein irudi osagabe egingo zenukeen buruan
gertaeraz eta non kokatuko zenukeen nire
jokabidea. Hau baino ez dizut eskatzen, astiro irakur dezazula konttauko
dizudana eta behar beste denbora har dezazula hau digeritzeko.
Ataritik irteten ikusten genuen gizon ezezagun hartaz, gogoratzen al zara? Bada,
gau hartan Olgaren etxera oldarka sartu zen haserre bizian. Nire minezko ohetik
ezindu entzun ahal izan nuen emakumeari nola egiten zion oihu eta kolpatzen
zuen deabrutu balitz bezala eta nola meskak alarau egiten zuen, nik sekula
entzun dudan alaraurik zaurtzaileenak. Ni izerditan nengoen eta bihurtzen
nintzen estalki artean eta nabari nuen nire bihotza abaida bizian, hainbesteko
indarrez, nire soin guztia hartzen zuela zirudien. Gogo onez jaitsiko
nintzatekeen eta hustuko nion kargadore bat osorik basapizti nazkagarri hari,
baina zuk ezagutzen nauzu. Sekula ez dut arma bat eskuan izan eta sekula ez
naiz izan tipo bipil bat, esan ohi denez. Gainera, nor nintzen ni haien artean
sartzeko? Dakizunez, haiek maiz izaten zituzten haragi grina erakustaldi
amaigabeak eta ordura arte ziur nengoen bizi maite zutela elkar, harremana
edozein zutela ere. Iskanbilaren erdian nabaritu nuen bat-batean nola hausten
zuten zurezko zerbait. Eteten ari ziren soken erresonantzia iltzatu zitzaidan
bihotzean, labankada sartu balidate bezala. Biolina zen. Astakirten puta hori
txiki-txiki egiten ari zen instrumentua, loriarantz egin genuen bidaian Olgak
niri lagun egin zidan tresna. Ezin izan nuen gehiago eutsi. Zoramenak
aholkaturik, aurkitu nuen lehen jantzia jarri eta izarpe ilunera oldartu
nintzen ezeren axolarik gabe. Ez dakit zenbat denbora eman nuen jende gabeko
paraje haietan alderrai batetik bestera. Badakit denbora puska batean uharriak
inguratzen ibili nintzela, amildegiaren sakonetik deika neuzkan olatu
haserretuak sorgorturik. Ni ez nintzen deus ere, substantzia puska bat baino
ez, elurrezko galarren haren erdian. Nire ustetan, une hartan aitarik gabe
geratu ez bazinen, honegatik izan zela, hau da, bizitzeko senak eta nire
berezko koldarkeriak, eragotzi zidatelako azken jauzi sinple hori egitea.
Ez zen hori, beraz, idatzita zegoena. Geratzen
zitzaizkidan indar ahuleziz saiatu nintzen nire gordelekura itzultzen.
Kotxearen ondotik pasatzean, ia osorik geruza txuri batez estalita, barruan
babes hartzea erabaki nuen. Martxan jarri nuen motorra, berogailua jarri eta
oreinkuma zauritua bezala uzkurtu nintzen. Kontzientziagabetasuneranzko bidean
zehar, itzaletako mulko bat deigarria egin zitzaidan. Hantxe zegoen berriro
putasemea, itzulera bizkorhasita erruduntasun zipitzik ere kenduta? gabe, “Hor
geratzen haiz puta, jo ezan biolina hain gogoko badun”, esaten arizela zirudien
bere pausaje aidosoan eta bere judo keinuan. Nire parean pasatzean, esan
liteke, motorraren zarata antzeman zuela doi-doi, baina ez zuen izpirik ere
aldarazi. Eta hemen dator mamia.
Egiten nuenaz oso jabetu gabe, minutu batzuen buruan
autoa jarri nuen martxan eta zenbait distantziara segi nion. Oinez zihoan
itsaslabarrak inguratzen dituen bidera. Zer demontre egitera zihoan? Tren
geltokia juxtu aurkako norantzan zegoen eta ez zen frogagarria bera haraino
kotxez iritsia zenik. Erantzuna harrigarri bezain eskasa izan zen: tipoak
hantxe bertan hustu gura zuen maskuria, amildegiaren ertzean.
Gogoan al dituzu nobela beltzaz egiten genituen
solasaldiak? Nik beti esaten nizun krimen perfektua guztiz posible zela. Zuk
argudioa argudioaren gainean, nik gau hori baino lehen egingo nukeen gisan:
“Beti daude lits solteak, hiltzaileak ezin du bere baitan gorde hilketa eta
azkenean bere burua salatzen du era batera edo bestera, gorpuek badute justizia
egiteko sena esplikaezina ….” fantasiak, Ivan maitea. Hilketa perfektua ez
posible bakarrik, batzuetan halabehar hutsez ere gerta daiteke. Batzuetan,
eztabaidetako batean hasten ginenean, aurrez aurre zuri muturrera botatzeko
tentazioa izaten nuen:
-Seme maitea, nik hilketa perfektua egin nuen eta ez
zitzaidan ezer txarrik gertatu. Aitzitik, nire bizitza hobea izaten hasizen
orduz geroztik.
Jakina zuk ere bazeneukan arrazoi puska bat. Hildako
hark bai jarraitzen nau oraindik eta sekula ez dut uxatu ahal izan guztiz haren
mendekuaren beldurra. Edozein arrazoi dela medio polizia bat inguratzen
zaidanean edo baten bat telefonoz deitzean erratzen denean, ezin dut eragotzi
ikaraldia. Hura gertatu eta hilabete gutxiren buruan gertaera zentzugabe bat
bizi izan nuen butano banatzaile batekin. Eslaviar itxura zeukan eta ziur
nengoen nire bila zetorrela. Haren aurpegi punpatuak behin eta berriz eskatzen
zidan irekitzeko atezain automatikoko monitore txikitik. Norbaitek atea ireki
zion eta nik hiltzaile betartez sartzen ikusi nuen. Ikaraturik poliziari deitu
nion, esanez lapurtzera zetozkidala. Hainbesteko sinesgarritasunaz egin nuen,
berehala bidali zidaten patruila bat. Pentsa dezakezu zer nolako egoera
zentzubakoa. Ez dut sekula berdin begiratu bibotedun pertsona baten aurpegiari.
Bai, seme.
Ni izan nintzen zorioneko “hilketa perfektua” egin zuena eta planik egin
beharrik ere ez nuen izan. Berezko bulkada izan zen, ni ia zoratzeko zorian
nengoelako agian. Ez nuen ausartu beharrik izan. Ez nuen egoera segundo bakar
batez ere neurtu, azeleratu eta aurrean eraman nuen. Autoak haren atzetik
amildegian behera jarraitu ez bazion zentimetro batzuen gorabehera izan zen.
Balaztada hori zure aitarekin batera bizi izan da bere bizi guztian, egun guzti
guztietan, motora arrankatzen nuenean, oheratzean, altxatzean, pentsa nezakeen
bakoitzean, beti seme, beti.
Oraindik ez dakit indarrak nondik atera ahal izan
nuen, baina hala ere lortu nuen berriz aparkalekuraino gidatzea, arrastaka
apartamentura igotzea eta larrialdi zerbitzuari deitzea.
Zuk badakizu, seme, ni ez naizela sekula sinesteduna
izan. Hala ere, ordudanik sekula ez naiz ausartu naturaz gaindiko eraginen bat
ukatzen, gure gainetik dagoen zerbait, inurriei gizakien ulermena gailentzen
zaien bezala. Egun batzuk geroago etorri nintzen neure onera zainketa
intentsiboetako unitatean. Oso bizipen arraroa izan zen, nire jaiotza bizi izan
banu bezalaxe. Badakit zenbait denbora pasa nuela kontzientzia maila arin
batean. Bizirik iraunarazten ninduten asmakizun haien ertza guztiak oso astiro
joan ziren zehazten, niri denbora tarte hura amaigabekoa egin zitzaidan, baina
gero egiaztatu nuen ez zela nonbait hainbesterainokoa izan. Erizain ahaztezin
hura niri laguntzera lasterka etorri zenean ni hunkikortasun sakon egoeran
nengoen, malko bizitan barrez, deabrutua bezala dardarka, zoriontsu murgilduta
nire erraiek erakutsi nahi zuten bizi leherketa hartara. Baina laster egin nuen jauzi beste aldera.
Bizitako azken gertaeren pixkanakako kontzientziak seko geratu ninduen eta zin
dagizut izuikara bat jabetu zela nire izate ahulduaz. Bat-batean jabetu nintzen
galdeketa izugarriak neuzkala zain eta seguru asko espetxealdi luzea, agian
bizi guztirako.
Ez zen hala izan. Inguruan atzematen nuena ez ziren
susmoak edo tirabirak, zuon guztion giza berotasuna zen. Bai zuk eta bai
agertuz joan ziren lagun eta senitartekoek, zure ama ere bai, ni oneratua
ikusteko gogo bizia adierazten zenidaten eta horrek eragin zuen ni bizirik
irauteko. Han ez zegoen polizia arrastorik eta ospitaleko zaindariek adeitasun
berebizikoz tratatzen ninduen. Hor ustezko hiltzaile bat baldin bazegoen, ez
zirudien hura ni nintzenik.
Handik onik atera nintzen, Ivan maitea, oraindik ez
dakidan arren nola. Egun zoriontsu batean ospitaleko ate narrazgarriak
udaberrirantz ireki ziren irribarrez
hartzen nindutela. Hilabete gutxitan apartamendua estreinatu nuen, jada
metropoli betean, eta nire ohiko lan jardunean sartu nintzen, eta berehala
berreskuratu nuen pultsua. Nire autoa ere ez zen berdina. Nire eginkizunen
aurrenetako bat delituaren proba ageriko bakarra desguazera bidaltzea izan zen:
antza inork ez zion erreparatu aurreko kapotean zegoen mailatu arin hari.
Eta hildakoa? Ezagutzen zaitut Ivan, horrek jaten
zaitu barrutik, ez al zuen ezer “esan” hildakoak?
Hildakoak apenas susurlatu zuen. Mundura itzuli ostean
lehen lanetako bat udal hemerotekara maiz joatea izan zen. Periodiko metak begiratu
nituen arrasto txikiena edo bilatuko ote nuen eta bai, azkenean zerbait topatu
nuelakoan nago. Hotz denboralearen biktimen balantzean, egunkariren batean, ez
guztietan, zekarren identifikatu gabeko gizon baten gorpuaren aipamena,
atzerritarra izan zitekeena, hondartzan aurkitu zutena. Itxura batean, bertako
agintarien arabera “ekaitzak harrapatuko zuen arrantzan ari zela, kostaldeko
puntaren batean, non, seguruenik, Itxaso kolpe batek jo zuen”. Horretan ere
suertea aldeko. Elurrak eragindako trafiko istripu arranditsu batean familia
oso bat galtzeak, arreta guztia desbideratzen zuen. Iraulitako monobolumena eta
tapakiekin estalitako zenbait mulkoekin batera ateratako argazki izugarria,
ilunbeetan geratzen zen tipo gris bakartia “gaueko arrantzan jarduten zuena”.
Ezin dut seguru jakin ere, gorpu bera den, hura agertu zen hondartza gertaeren
lekutik kilometro batzuetara dago.
Sekula ez nuen jakin Olgarekin zer gertatu zen. Ikusi
zuten azken aldian bere etxetik irteten ari zen maleta bat hartuta geltokirantz.
Lolik esan zidan etxearen jabeek "txerri-korta" bat eginda aurkitu
zutela etxebiiztza, lurrean gauza asko botata, eta bibolina mila puska eginda
pusketa eginda.
Haren helmuga zein izan zitekeen, arrastorik ere ez daukat. Aitortzen dut
bilatu nuela hura, baina jakina, polizia eta detektibeekin batere mintzatu
gabe. Berriro hura ikusteko gogoak itsutu ninduen, bilatu nuen orkestretan,
kontserbatorioan, alterne tabernetan. Georgiako enbaxadarekin ere hitz egin
nuen, baina beti zegoen langa. Ba al dakizu ezkonduta zegoen edo bikotekidea
zeukan? Galdetu zidan egun batez enbaxadoreak. Arranpa hark ulertarazi zidan
heriotzeko zepoko gaztara doan sagutxo samurra izan nintekeela neu.
Ez dut sekula gehiago pianorik jo. Ez naiz gauza…
baina melodia bilgarri hark noranahira segitu dit, egunero. Melodia hura
entzunez hilko naiz eta badakit, seguru-seguru nire mundualdi apal honen
plazerrik handiena piano, biolin eta olatuetarako kontzertu ezusteko hartan
izan zela.
Destinuak barka bekizu, seme.
Ez nazazu zorrotzegi juzgatu,
Zure aita, beti maite izan zaituena.
*******************
Ivanek paperak utzi zituen mahai gainean eta une batzuetan pentsakor geratu zen,
burua ohe-lumardian pausatua eta lainoartean begirada galduta leihoan zehar
aurreratzen ikus zitekeen artean.
-Zer zen hainbesteko
interesarekin leitzen ari zinen hori? Galdetu zuen ondoan lokartuxe zegoen
neskak, ahots lotiz.
-Familia kontuak, maitea.
Ivanek musu eman zion Olgari
goxoki, belarri ondoan. Honek laztan irribarretxo bat erakutsi zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina