Boteiloia hondartzan |
-Lehen bagenekien nola
dibertitu. Ez zen beharrezkoa horrenbeste sos primerako eguna igarotzeko.
Oraingo gazteek ez dakite ondo pasatzen. Ez jauna. Batzuetan pena ere ematen didate. Edateko kale gorrian egon
behar, boteiloi madarikatu horietan... gu bero-bero egoten ginen tabernetan... kinito
bat egiten edo... -Bai zera, eta irtetekotan, zeozer egiteko zen, futbol partidu bat
jokatzeko, rock kontzertu batera joateko, diskotekan dantza egiteko -edo
ligatzen ahalegintzeko- , eta ez agerian edateko, besterik gabe, egun egiten duten legez.
-Eta begiratu musikarekin zer gertatu den. Orain inork ez du diskorik
erosten. Internetetik deskargatzen dituzte abestiak, gero ez entzuteko.
Badirudi inporta zaien bakarra besteak baino kantu gehiago edukitzea dela eta
ez musika bera...
-
Bai... gure garaian disko bakoitza
altxorra bezalakoa zen. Luzaroan aurrezten egon behar genuen eta esku
artean edukitakoan, a zer emozioa! Diskoa bere azaletik atera, lehen aldiz
orratza haren gainean ipini, azala zehatz-mehatz miatu eta gero behin eta
berriz entzun, lehenengo kantutik azkeneraino. Txinpartak ere ateratzen genizkien
plastiko kuttun horiei, laostia...
-Jakina.
Eske diskoa erosten genuenerako
bagenekien, irratian entzunda, gustuko izango genuen ala ez. Orain irratiaz
paso egiten dute oso. Egia esan ez dakit gaurko gaztetxoak zelan konpontzen
diren nobedadeez jabetzeko...
-Ba nik, irratian entzunda eta aldizkarietan irakurrita. Vibraciones,
Disco-Express, Popular 1... nik ez nituen leitzen, nik edan egiten nituen!
Behin baino gehiagotan errieta egin zidaten eskolako gelan mahaipean
irakurtzeagatik...
-Eta horren gainean gabiltzala... nire seme alabek ez dute lerro bat ere
irakurtzen... ‘guatxapa’ edo horietako
txat batena ez bada noski...
-
- Nire alabak bai, irakurtzen du, baina oso liburu arraroak... “Los
Juegos del hambre” eta horrelakoak. Egia esan, horietako bat leitzen saiatu
nintzen eta erabat aspergarria iruditu
zitzaidan. Izan ere, lotan geratu nintzen. Den dena itxurazko munduetan
gertatzen da eta lehia handia dago. Ez dakit zer grazia ikusiko dion.
-Gure garaikoak bai, interesgarriak ziren: Los Cinco, Guillermo, Los Siete
Secretos …
-Ivanhoe, Viaje al centro de la tierra,
La isla del tesoro...
-Egia esan, gehienetan tebeoak irakurtzen nituen nik, eh? ... Mortadelo,
Capitan America, Hulk... -
Badakizu zer gertatzen zaien gaur egungo gazteei... horrenbeste gauza dute
eskuragai, zer aukeratu ere ez dakite.
-Bai, telebistarekin gertatzen den legez. Zenbat eta kanal gehiago eduki, hainbat eta zailago programa on bat aurkitzea. Ni behintzat galdu egiten naiz...
-Bai, telebistarekin gertatzen den legez. Zenbat eta kanal gehiago eduki, hainbat eta zailago programa on bat aurkitzea. Ni behintzat galdu egiten naiz...
-Lehen bagenekien
zer ikusi eta zein ordutan ematen zuten: “The Munsters”, “Barrio Sésamo”, “La Edad de Oro”, “La Casa de la Pradera ”...
-
Bai horixe, gaur egun zuri eta beltzean
ikusi behar balute, ez lukete telebista minutu bat ere ikusiko.
-Benetan
diotsut. Zorte ikaragarria izan genuen jaio ginenean jaiotzeagatik. Gaurko
gazteon inbidia izpirik ere ez dut.
-Bai zera. Gainera gure garaian, gurasoen aldetik ez geneukan inolako
elkar-ulertzerik...
- Horixe. Ez zaie burutik pasa ere egin, horretan ere, zein zorte ona
izan duten…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina